Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal herritarrek oso modu positiboan baloratzen dute Osakidetzaren zerbitzu publikoa

2020.eko maiatzak 06
  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei eta Covid-19ari buruzko azterketa eman du argitara

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek oso modu positiboan baloratzen dute Osakidetzaren zerbitzu publikoa, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen azterketa baten arabera. Azterketa hori gaur argitaratu da, eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek Covid-19aren hedapenak sortutako egoeraren aurrean dituzten iritziak eta jarrerak aztertu dira. Herritarrek 8,2 puntu ematen dizkiote (0 eta 10 arteko eskalan) Osakidetzak koronabirusak gaixotutako pertsonei emandako osasun-arretari.

Azterketa apirileko azken egunetan egin zen, eta agerian uzten du euskal herritarrak oso kezkatuta daudela koronabirusaren hedapenagatik eta hurbileko pertsonen osasunagatik eta pandemiaren ondorio ekonomikoengatik.

Konfinamenduari dagokionez, herritarren % 76k uste dute "asko" betetzen ari direla koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurriak, eta % 22k uste dute "dezente" betetzen ari direla. Gainera, herritarren % 57k eta % 31k aditzera eman dute konbentzimendu handiz edo oso handiz, hurrenez hurren, ari direla neurriak betetzen; % 10ek soilik adierazten dute batere konbentzituta edo oso gutxi konbentzituta betetzen ari direla neurriak.

Inkestaren arabera, euskal herritarren % 13 beraiek bakarrik daude konfinatuta,% 83 familiako pertsonekin daude konfinatuta eta % 3 beste pertsona batzuekin. Etxeko bizikidetza oso ona da inkestatutako pertsonen % 52ren iritziz, eta nahiko ona % 45en iritziz.

Inkesta erantzun duten pertsonen % 20k dio konfinamendua oso ondo daramala,% 65ek dio nahiko ondo daramala, % 12k nahiko gaizki daramala eta % 3k oso gaizki daramala.

Ondorio ekonomikoei dagokienez, inkesta erantzun duten pertsonen % 10ek adierazten du bere egoera ekonomiko pertsonalak asko egin duela okerrera, eta % 28k, berriz, zertxobait egin duela okerrera. Hamarretik seik aditzera ematen du bere egoera ez dela aldatu.

Horrez gain, gehiengoaren iritziz (% 70) Euskadiko ekonomia urte batzuetarako ahulduta geratuko da.

Azkenik, pandemiari aurre egiteko erakundeen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek 6,7 punturekin baloratzen dute Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa, eta 5,5 puntu ematen dizkiote Espainiako Gobernuak egindakoari eta 4,9 puntu Europar Batasunak egindakoari.

 

                                                                            

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aldehemendi
    2020.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @KGTmakusi
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @Berni26501086
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @PedriBilbao
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @eventosfera
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @jerkoreka
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @GanekoLab
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @mikel_uriguen
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

  • @soniabasauri
    2020.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📌 El Gobierno Vasco hace público un Estudio sobre la población de Euskadi frente a la #Covid19 ➡︎ https://t.co/lrtTNC4rk4

    👉🏻…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak