Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: “Larritasun ekonomikoak eskarmentuan eta zorroztasunean oinarritutako plana duen Gobernuak eskatzen du”

2020.eko maiatzak 07
  • Egokiena litzateke Euskadik irailean erabateko errendimenduko Jaurlaritza eta Legebiltzarra izatea
  • Globalizazioak eskatzen du atzerrian merkatuak artatzea, gure enpresentzat aukera bat direlako, baina baita gertuko hornitzaileak ziurtatzea ere, mugikortasun-krisiari modu eraginkorragoan aurre egin ahal izateko
  • Biziraupenerako laguntzez gain, eskaria eta kontsumoa suspertzeko neurriak sartu beharko dira, Renove plana kasu

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute gaur Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan, eta egun-eguneko gaiak errepasatu ditu.

Tapiak euskal industrian une honetan eragiten duen egoera ekonomikoa eta politikoa aztertu du, baita Euskadik COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko dituen erronka nagusiak ere:

“Egoera kritikoan gaude. Krisi ekonomikoa handia izango da, eta lau hilabetetan zazpi urtetan lortutakoa gal dezakegu. Orain, digitalizaziotik pasatuta, garapen iraunkorrarekin zerikusia duen guztiak garrantzi handiagoa izango duen mundu batera eraman behar dugu gure industria. Gure esperientzia zorroztasunez, lanez eta eraginkortasunez baliatu behar dugu”.

Laguntza guztiek egungo egoerari aurre egiteko balio dute, txoke-plan gisa, baina beste neurri batzuk ere sartu behar dira, eta ez biziraupenari aurre egiteko soilik. Euskal industriak eta haren zerbitzu-sektoreek krisiaren aurretik zituzten erronkei begiratu behar diegu, eta horra itzuli. Biziraupenerako laguntzez gain, eskaria eta kontsumoa suspertzeko neurriak sartu beharko dira, Renove plana kasu.

Euskadik hauteskundeak behar ditu lehenbailehen. Laguntzak bikoiztu egin ditugu mila milioiraino, aurrekontuak eta zerga-bilketa aztertzen ari gara, baina neurri horiek guztiek gobernu indartsu bat eta legeak egingo dituen parlamentu bat behar dute. Egokiena litzateke irailaren hasieran parlamentu berri bat izatea, funtzio guztiekin, une batetik bestera desagertuko ez den krisiari aurre egiteko.

Hornitzaileen katea dibertsifikatzea, guztiak urrunekoak izan ez daitezen, funtsezkoa izango da arazoari aurre egiteko gure ehun produktiboa bermatuko duten merkatu hurbilagoekin lan egitez.

Globalizazioak atzerriko merkatuei erantzutea eskatzen du, baina baita gertuko hornitzaileak ziurtatzea ere, mugikortasun-krisiari modu eraginkorragoan aurre egin ahal izateko.

Europa bi abiaduratan irteten da egoera horretatik, eta Euskadik, BPG industrialarekin, bere ezagutza mailarekin bere burua prestatu behar du buruz buru tropelean irteteko, baina ahalegin eta lan handiarekin egingo da.

Krisi honetatik denok atera gara kaltetuta. Gure industria aktibo mantentzen saiatu gara, errazago atera dadin, baina Euskadin sektore indartsuak diren automobilgintza edo aeronautika eragindakoak izango dira.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 07

    Si aumenta el déficit no esperar a recaudar impuestos ambientales, sobre todo por mala gestión de residuos incluso los de la ciudadanía se trata de medir la huella ambiental de cada persona y cuanta más huella más mochila de pago a la sociedad repercute su impacto ambiental. Incluso por tenencia de más no aprovechar los recursos en perjuicio otras personas pueden perder oportunidad de aprovecharlos pues vivimos en un planeta recursos finitos.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)