Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: “Hemendik aurrera, agintea partekatua izango da, Lehendakariak eskatu bezala”

2020-05-06
  • Datorren krisi ekonomikoari aurre egiteko gobernu eta plan sendoak beharko dira

ETB1eko Egun On Euskadi saioan elkarrizketa egin diote gaur Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari.

Espainiako presidenteak eskatuko duen alarma egoera luzatzeko proposamenari baietz esango dio gaur Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilen, baina orain arteko aginte bakarraren formula aldatuta. Akordio horren harira, Tapia sailburuak aurrerantzean agintea partekatua izango dela adierazi du, elkarrizketan: “Autonomia erkidego bakoitza ezberdina delako, eta guk geure berezitasunen araberako neurriak hartu behar ditugulako”. Zentzu horretan, oso modu positiboan baloratu du lortutako akordioa, eta azpimarratu du erabaki guztiak osasun datuei erreparatuta hartuko direla. Edonola ere, eta datuak xehetasun osoz, eta maila guztietan (udal, bailara, lurralde…) aztertuko badira ere, “guretzat unitatea Erkidegoa da, jende asko mugitzen baita lurralde batetik bestera, lanerako, adibidez”. “Euskadin Bizi Berri plana daukagu, non egoera berriari aurre egiteko gure planteamendua jasotzen dugun. Eragile ezberdinekin partekatuko dugu planteamendu hori”.

Osasun krisiak krisi ekonomiko sakona utziko du, eta horri aurre egiteko “Gobernu sendoa eta Legebiltzar berria” beharko direla esan du sailburuak. Horren harira, hauteskundeak egitearen garrantzia nabarmendu du, eta - Lehendakariak esan bezala-, uztaila garai ona izan daitekeela berretsi du, “hori izan litekeelako pandemiaren eragina maila txikienean egongo den unea”. Gainera, “egoera gehienez urriaren 25era luzatu daiteke, eta orduan egoera zein izango den ez dakigu”.

Tapiak adierazi du mundu mailan krisialdiari aurre egiteko formulak oso antzekoak ari direla izaten: “Diru likidezia bermatu egin da, eta pizkunde horretan kontsumoaren alde egin behar da; kontsumoa sustatu behar da maila guztietan: Renove planak, bono kulturalak, eta abar”. Gainera, mahai gainean jarri du ikerketak eta teknologiak duten garrantzia: “Ikerketa eta teknologia ezin ditugu alde batera utzi, mundu mailan behar bezala lehiatzeko”.

COVID19aren ondorioz eratorritako egoerak hornidura katea bermatzearen garrantzia areagotu du, eta sailburuaren arabera  “ezin dugu hornidura herrialde bakar batean izan; dependentzia leku bakarrekoa izatea arazoa da,  dibertsifikatu egin behar dugu. Garrantzitsua da hornidura katea hurbilekoa ere izatea”.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2020-05-07

    Mirar desde lo glocal aquí, ahí y allá interrelacionadxs, la gestión política debe acertar el peso de cada cual en colaboración sabiendo que tiene además de baza inteligencia artificial simulación predicciones diferentes escenarios.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)