Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 05

Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen gidaliburu bat argitaratu du

Liburuxkak jarduera komunetarako argibideak biltzen ditu (hala nola lanera joateko, erosketak egiteko, garraiobide publikoak erabiltzeko eta etxera iristean zer egin behar den jakiteko)

Osasuneko sailburuak erantzunkidetasunez jokatzeko eta guardia ez jaisteko eskatu du

 

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Euskadin koronabirusaren transmisioari aurrea hartzeko gomendioen gidaliburu bat aurkeztu du gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Liburuxka horrek, gomendio orokorrez gain, lantokietan nolako jarrera agertu behar den, maskara nola eta non erabili behar den edota garraiobide publikoak erabiltzean edo erosketak egitera joatean zer babes-neurri hartu behar diren azaltzen duen informazioa eskaintzen du.

Osasuneko sailburuak erantzunkidetasunez jokatzeko eta guardia ez jaisteko eskatu du berriz: “denok jarraitu behar diegu gomendioei, horri esker jarraituko baitu epidemiaren joera onak”.

Gidaliburuan azpimarratzen denez, muturreraino eraman behar dituzte neurriak arrisku-taldeek, hala nola haurdun daudenek, 60 urtetik gorakoek eta gaixotasunak dituztenek (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoak, tratamendu aktiboan dagoen minbizia, immunodepresioa eta abar).

Halaber, funtsezko beste ideia bat azpimarratzen da: pertsona batek sintoma jakin batzuk baditu (eztula, eztarriko mina, 37º-tik gorako sukarra, airea falta den sentsazioa edo usaimena galtzea), kutsatuta egon liteke. Kasu horretan, bakartuta geratu beharko du eta osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko du. Gaixotasuna berresten bada, hurbileko kontaktuei ere jakinarazi beharko zaie.

Datozen egunetan, 350.000 liburuxka baino gehiago banatuko dira Osakidetzako zentroetan, Euskadi osoko farmazietan eta udalerrietan, Eudelen bitartez. Halaber, bertsio digitalean egongo da eskuragarri www.euskadi.eus/coronavirus webgunean.

 

COVID-19 DATUEN EGUNERATZEA EUSKADIN

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin, 110.956 PCR eta 57.435 test azkar edo serologiko egin dira guztira. Atzo, 20:00ak arte, 4.598 proba egin ziren guztira.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Pandemia hasi zenetik atzoko 20:00ak arte, baieztatutako koronabiruss-kasuen kopurua 16.426 da, eta, horietatik, %74,6 osatuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 13 dira. Pertsona batek une horretan bertan birusa duen eta gaixo dagoen detektatzen du proba horrek.
  • Test azkarren” bidez detektatutako kasu berriak 219 Pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen ditu proba horrek, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake. 

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.321 heriotza gertatu dira guztira, eta, horietatik, 12 erregistratu ziren atzo.

Horrez gain, 619 pertsona daude ospitaleratuta, eta, horietatik, 534 solairuko geletan daude, eta 85 ZIUn.

 

Eguneratzea, maiatzak 5

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak, GUZTIRA

ARABA

144

346

4.288

BIZKAIA

355

739

9.351

GIPUZKOA

120

268

2.787

EUSKADI GUZTIRA

619

1.353

16.426

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/4_mayo_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko maiatzaren 5a 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan