Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza sailak Batxilergoan ikasleak onartzeko prozedura ireki du (Gobernu Bilera 2020-05-05)

2020.eko maiatzak 05
  • Batxilergorako eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11tik 22ra izango da; eskaerak online egiteko epea maiatzaren 4tik 21era arte egongo da zabalik.

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Hezkuntza Sailari lotutako administrazio-prozedura batzuk berriro irekitzea onartu du. Prozedura horiek bertan behera geratu ziren martxoaren 14an 463/2020 Errege Dekretua onartu ondoren. Errege-dekretu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zen.

Errege Dekretu horrek, besteak beste, sektore publikoko erakundeetan prozedurak izapidetzeko epeak etetea ezartzen zuen, eta epe horien zenbaketa geroago hasiko zela adierazten zuen.

Aurrerago berriz, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak honako hau adierazten zuen: "Errege Dekretu hark edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, sektore publikoko erakundeek erabaki ahal izango dute, arrazoituta, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako ezinbestekoak diren administrazio-prozedurekin jarraitzea".

Batxilergoan ikasleak onartzeko prozedura

Araudi hori aintzat hartuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur goizean Batxilergoko ikasleak onartzeko prozedurarekin jarraitzeko (2020ko otsailaren 25eko Aginduaren bidez arautua) Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskadiko itunpeko ikastetxe pribatuetan, 2020-2021 ikasturterako.

Era berean, eskabideak aurkezteko egutegi berri bat eta onarpen-epeak onartu dira:

  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea: maiatzaren 11tik 22ra, biak barne. Eskabidea online egiteko epea maiatzaren 21eko 24:00etan amaituko da, eta beharrezko dokumentazioa eskaneatuta erantsi beharko da. Ikastetxeak dokumenturen bat zuzentzeko eskatzen badu, eskaneatutako dokumentazio hori maiatzaren 22ra arte erantsi ahal izango da.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: maiatzak 28.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 4an.
  • Behin-behineko zerrendei egindako erreklamazioak: ekainaren 11ra arte, egun hori barne.
  • Eskabidean atzera egitea: ekainaren 11 arte, egun hori barne.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 18an.
  • Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 22tik uztailaren 6ra, biak barne.
  • Behin betiko zerrendetan gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: uztailaren 20ra arte, egun hori barne.

Datorren 2020-2021 ikasturtean, 200 ikastetxek baino gehiagok –publiko zein itunpekoak- Batxilergoa ikasteko aukera emango dute Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru modalitate hauetakoren batean: Zientziak; Humanitate eta Gizarte Zientziak; edo Arteak. 2019-2020 ikasturtean, 30.236 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SestaokoUdala
    2020.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    [EUS] Hezkuntza sailak Batxilergoan ikasleak onartzeko prozedura ireki du: https://t.co/wuF0QrSL4Q

    [CAS] El Depart… https://t.co/q7WcNTtqvZ

Komunikabideek behera kargatzeko