Berriak Osasuna
Eu

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 04

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 109.326 PCR eta 54.467 test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 1.721 proba egin ziren.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.249 da, eta horietatik %74,8 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 14 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 50 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
  •  

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.341 heriotza izan dira orotara, horietatik 12 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 617 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 530 solairuko geletan eta 87 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 4

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

138

345

4.217

BIZKAIA

358

729

9.251

GIPUZKOA

121

267

2.778

EUSKADI GUZTIRA

617

1.341

16.246

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/3_mayo_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 4a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau