
COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:
EGINDAKO PROBAK
Euskadin guztira, 108.174 PCR eta 53.898 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 3.514 proba egin ziren.
BAIEZTATUTAKO KASUAK
Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.197 da, eta horietatik %74,2 berreskuratuta edo alta emanda daude.
- Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 51 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 44 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte, 1.329 heriotza izan dira orotara, horietatik 8 atzo erregistratuta.
Horrez gain, 614 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 524 solairuko geletan eta 90 ZIUn.
Eguneratzea maiatzak 3 |
Ospitaleratuta dauden pertsonak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
136 |
344 |
4.188 |
BIZKAIA |
358 |
720 |
9.233 |
GIPUZKOA |
120 |
265 |
2.776 |
EUSKADI GUZTIRA |
614 |
1.329 |
16.197 |
Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:
-
2020-05-03
Sigo teniendo una duda con el cálculo de la tasa por 100.000 de casos de coronavirus del barrio de Altza en San Sebastián. En la estadística diaria se habla de 17.222 habitantes cuando el Eustat da 19.685 habitantes y el número de TIS asignadas a nuestro centro de salud supera las 20.000
¿A qué se debe esta diferencia?