Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera

2020.eko maiatzak 02

Osasun Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian honako lema honekin: “2 metro, batzen gaituen distantzia”

Azken hilabete hauetan Osasun Sailak eta Osakidetzak erabaki zailak hartu dituzte, hala nola programatutako jardueraren zati bat bertan behera uztea, COVID pazienteen zirkuituak gainerakoetatik bereiztea, COVID pazienteentzako eremu espezifikoak antolatzea… Sailburuaren hitzetan “beharrezko” neurriak izan dira eta pandemia geldiarazteko “erabilgarriak”.  

Orain, zuhurtziaz jokatzen jarraitu arren, Osakidetza, pixkanaka, jarduera asistentzialera itzultzen hasiko da, “koronabirusak gure artean egoten jarraituko duela” ahaztu gabe. Osakidetzaren plana ez da ibilbide-orri itxi bat, pandemiaren bilakaerak baldintzatuko duelako.

Planak hainbat esparru bilduko ditu:

  • Ospitaleetako kanpo-kontsultak: atzeratutako kontsultak hartuko dira eta, horien urgentzia aztertu ondoren, aurrez aurreko edo telefono bidezko kontsulta egin behar den ikusiko da. Lehendabizi, atzeratutako lehentasunezko kasuak aztertuko dira eta, ondoren, arruntak. Aurrez aurreko edozein kontsultaren aurretik telefono dei bat egingo da covid pazienteak antzemateko.
  • Proba diagnostiko osagarriak: Benetan beharrezkoak diren probak lehenetsiko dira eta kontsultekin multzokatuko dira prozesua erabakigarriagoa izateko.
  • Programazio kirurgikoa: Ebakuntza kirurgiko baten edo prozedura inbaditzaile baten zain dauden pertsonei, euren tratamenduaz arduratzen den mediku taldeak, telefono bidez, euren osasun-egoera baloratuko du, urgentzia eta kalkulatutako epeak zehazteko.
  • Lehen mailako arreta: epidemiaren detekzio goiztiarrean eta kontrolean funtsezkoa izango da. Gainera, telefono bidezko arreta lehenesten jarraituko du eta osasun-zentroetan, pixkanaka, aurrez aurreko arreta berriro ezartzen hasiko da. Martxoaren erdialdean baheketa-programak berriro egiten hasiko dira.

Jarduera pixkanaka berreskuratzeari buruzko hainbat adibide.

  • Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 18 ebakuntza-gela zabalduko ditu. Gainera, covid gaixotasuna ez duten pazienteentzako 6 ospitalizazio-unitate prestatu ditu —guztira 210 ohe— paziente mediko eta kirurgikoentzat.
  • Txagorritxu Arabako Unibertsitate Ospitalean, datorren astetik aurrera 4 ebakuntza-gela zabalduko dira, atzera ezin daitezkeen jarduketez gain, lehentasuna duten ebakuntzak gauzatzeko. Solairuak pixkanaka garbituko dituzte.
  • Santiago Arabako Unibertsitate Ospitalea 5 ebakuntza-gela irekita izatetik 6 izatera pasatuko da datorren astean; eta psikiatriaren arloan, Santiagora bueltatuko dira Basurtuko Ospitalean zegoen haur eta gazteen psikiatria-unitatea, baita Arabako Psikiatrikora eramandako nagusiei zuzendutako psikiatria eremua.
  • Basurtoko Ospitaleak 10 ebakuntza-gela zabaltzea aurreikusi du, jarduera kirurgikoa handitzeko.
  • Atzoz geroztik Urduliz COVID gabeko ospitalea da. Koronabirusa zuten 105 paziente baino gehiago edukitzera heldu zen.
  • Gauza bera San Eloy eta Arrasate ospitaleen kasuan. Arrasaten, aste honetan, jarduera kirurgikoa % 60 ingurukoa izatea programatu da, eta datorren astean bere ohiko ahalmenera helduko da.
  • Barrualde Galdakao ESIan lehen mailako arretari lotutako neurriak lantzen ari dira, ekipoen sektorizazioa handituz, COVID duten eta ez duten pazienteen zirkuituak handitzeko. Datorren astean psikiatria itzuliko da eta 8 ebakuntza-gela jarriko dituzte ospitalean.

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA: “2 METRO, BATZEN GAITUEN DISTANTZIA”

Osasun Sailak eta Osakidetzak, gaur, euskal herritarrei zuzendutako beste sentsibilizazio-kanpaina bat jarri dute abian. Osasun Sailburuak gogoratu du “erne egoten jarraitu behar dugula” eta etorkizuna gaur egun dugun jokabideak baldintzatuko duela.

Kanpaina honetan urruntze soziala errespetatzeko beharra azpimarratzen da, horrek birusa hedatzea ekidingo duelako. Kanpainaren lema honako hau da: “2 metro, batzen gaituen distantzia”.

Inola ere ez dugu hainbat neurri hartzea ahaztu behar, adibidez, eskuetako higienea zaintzea, ohiko kontaktu-azalerak ez ukitzea. Gainera, segurtasun-distantzia gorde ezin den leku itxitan maskara erabiltzea gomendatzen da. Azkenik, pertsona batek sintomak baditu, bakartu eta osasun-zentrora hots egin behar duela gogorarazten da.

Kanpaina honen bitartez, neurriak hartzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie herritarrei.

Jada martxan da prentsa idatziko hedabidetan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan; aurki irrati-kateetan hasiko dira ematen.

DATUEN EGUNERAKETA

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 105.374 PCR eta 53.184  Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 6.355 proba egin ziren.

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.119 da, eta horietatik %73,2 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 63 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 147 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.321 heriotza izan dira orotara, horietatik 9 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 595 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 504 solairuko geletan eta 91 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 2

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

131

343

4.167

BIZKAIA

345

713

9.180

GIPUZKOA

119

265

2.772

EUSKADI GUZTIRA

595

1.321

16.119

 

Informazio gehiago DATUEN BULETINEAN:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/1_mayo_Boletin.pdf

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GurutzetakoOsp
    2020.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @eajpnvbilbao
    2020.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @Gorka_Hoyos
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    @maisujavi @mugimenteuskadi @kalapiedonostia Nekane Murgak bere iritzia ere eman du gaiaren inguruan. 30:30 https://t.co/Pifrse1g2G

  • @luor33
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @maializun
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @Garbi_txu
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @JDupuytren
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @YolandaC4
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @OrtegaAller
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comenzará…

  • @osakidetzaEJGV
    2020.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    🏥 Osakidetzak pixkanaka hasiko du jarduera asistentzialera itzulera ➡︎ https://t.co/psvin3rm9t

    🏥 Osakidetza comen… https://t.co/hZBsVy1kER

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Susana Martín, coordinadora de Atención Primaria