Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAPek 2011ko Jesús María de Leizaola sarira deitu du

2011.eko maiatzak 23

Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik ikerketa-ikuspuntu desberdinetatik egindako ikerlanetarako Jesús María de Leizaola 2011 sarirako deia egin du. Deialdi horren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira, maiatzaren 16ko alean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da. Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Jesús María de Leizaola izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez.

Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten.

Ikerlanak

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.

Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz. Ikerlanen bi ale aurkeztu beharko dira josi gabe.

Norentzako

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

Diru-sariak

Saria: 16.000 €

Akzesita: 8.000 €

Aurkezteko epea

2011ko ekainaren 17an, 13:00etan amaituko da.

Aurkezteko tokia

Ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitza hauetan aurkez daitezke:

Oinarriak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak, 2011ko maiatzaren 16ko alean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan