Eu

Elkarrizketa: Radio Euskadi

2020.eko maiatzak 05

 

 

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan eta, bertan, turismo, merkataritza eta ostalaritzaren egoera aztertu du Covid-19aren krisialdiko deskonfinamendu-fase honetan.

 

“Gehitzeko uneak dira, eta hor merkataritzarekin lankidetzan aritu behar gara, eta uneoro hura kontuan hartu”. Horregatik da hain garrantzitsua erakundeen arteko kontsumo-bonu koordinatu bat.

 

Uste osoa dut berriz piztuko dela kontsumitzeko gogoa; horretarako, konfiantza eman behar diegu pertsona kontsumitzaileei, eta esan hemen eta orain kontsumitzea dela laguntzeko era onena”.

 

 

“Merkataritzaren lana eta erantzukizuna eredugarriak izaten ari dira, baita 0 fase honetan ere, lehendabizikoateak ireki dituztenean”, azaldu du sailburuak.

 

Hala, haiei laguntzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri jarri dituzte martxan erresistentziako lehen fase honetan. Adibidez, hor ditugu 1.000 milioira handitutako abal-lerroa eta laguntza ekonomikoetarako 30 milioiko funtsa, “egitura, izakinak, gastuak eta abar ordaintzeko”, gehiena merkataritza, ostalaritza eta turismora zuzenduta.

 

Gainera, sailburuak gaineratu du berpizte ekonomikoaren bigarren faserako “beste erakundeekin koordinatutako” kontsumo-bonuak lantzen ari direla, “sektore eta auzoen arabera, banaketa orekatua izan dadin; era horretan, merkataritzako kontsumoa hauspotu nahi da, jarduera apur bat suspertzen denean. Gehitzeko garaiak ditugu, eta hor lankidetzan aritu behar gara, eta uneoro merkataritza kontuan hartu”.

 

Alde horretatik, sailburuak nabarmendu du tokiko kontsumoak eta pertsona kontsumitzaileen sentsibilizazioak garrantzi handia dutela eta haiei konfiantza nahikoa eman behar diegula: “lehen eskutik ikusi dugu kaleak dendarik gabe zer diren, hutsak eta bizigabeak; bada, hemen eta orain kontsumitzea da bizi hori berpiztu eta berreskuratzeko ekarpen onena”.

 

Turismorako joan-etorriei dagokienez, sailburuak nabarmendu du “protokolo bateratuak behar direla, denok bat egin behar dugu, pazientzia izan, eta gomendio ofizialei arreta jarri. Indargune handiak ditugu berriz puntako destinoa bihurtzeko, eta inkestek, hain zuzen, hori babestu dute”, “baina ulertu behar dugu dena prozesu mailakatu baten zati dela, eta apurka-apurka aterako garela hortik”, halaxe amaitu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 05

    Hacer incluso aplicativo rentabilidad desplazamiento a poder ser mínimo en función de la compra a poder ser local, no puede ser que traer fruta por ejemplo de otros continentes salga incluso más barato de la producida localmente, se genera más impacto cuando más lejos se trae.

Ekitaldiko kargudunak