
COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
Pandemiaren hasieratik egiaztatutako kasuen % 70 osatuta edo alta emanda dago
Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:
EGINDAKO PROBAK
Euskadin guztira, 95.743 PCR eta 45.395 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 9.645 proba egin ziren.
BAIEZTATUTAKO KASUAK
Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.519 da, eta horietatik %70,4 berreskuratuta edo alta emanda daude.
- Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 82 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.
- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 417 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte, 1.296 heriotza izan dira orotara, horietatik 22 atzo erregistratuta.
Horrez gain, 655 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 28 gutxiago); horietatik 558 ZIUn eta 97 solairuko geletan.
Eguneratzea apirilak 30 |
Ospitaleratuta dauden pertsonak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
143 |
342 |
3.962 |
BIZKAIA |
371 |
695 |
8.844 |
GIPUZKOA |
141 |
259 |
2.713 |
EUSKADI GUZTIRA |
655 |
1.296 |
15.519 |
Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:
Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 30a
-
2020-04-30
Al mínimo resfriado tratar y no dejar pueda avanzar la infección, no fiarse de la capacidad de cada cuál, parece a los patógenos no les sienta bien el calor aunque no hay que descartar en el futuro puedan aparecer nuevos patógenos por lo que hay que aprender a convivir en la nueva normalidad sin saturar los servicios sanitarios mirando desde la preventiva evitar exponerse al riesgo y tomar medidas preventivas e higiénicas cuando con la contaminación el sistema defensivo suele estar más estresado.