Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Doako laguntza juridikoaren dekretu berriko hainbat alderdi aurreratu ditu Zuzen aldizkariak

2011.eko maiatzak 20

Justizia Sailburuordetzak doako laguntza juridikoa arautzeko prestatu duen dekretu berriaren hainbat alderdi aurreratu ditu Zuzen aldizkariaren azken zenbakiak. Horixe da hamargarren emanaldiaren gai nagusia, baina gertu dugun Berrikuntza Publikoaren Planaren muinaren berri ere ematen du. Aipatutakoez gain, beste gai hauek ere jorratzen ditu: Aramaion zabaldu berri den Gazte Justiziako Ikastetxea, zerbitzuak kanpora aterata lortutako diru-aurrezpen nabarmena, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen (AMEE) 2010eko Memoriaren ildo nagusiak, eta abian den Fundazioei buruzko Ikastaroa.

Argitalpena une oro kontsultatu ahal da www.euskadi.net/zuzen orrian. Halaber, eskatzen duten profesionalek hiru hiletan behin bere helbide elektronikoan jasoko dute. Honez gero badago hamargarren zenbakia eskatzeko aukera ondorengo helbide honetan: boletinzuzen@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko