Berriak Osasuna
Eu

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko apirilak 29

Atzoko egunean zehar 10.662 proba egin ziren, inoiz baino gehiago

 

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 90.749  PCR eta 40.924 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 10.662  proba egin ziren, daturik altuena orain arte.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.138 da, eta horietatik %69 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 55 dira. Kontuan izan behar da proba honek detektatzen duela pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Epidemiaren bilakaera baloratzen laguntzen du.

 

  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 483 dira. Gogoratu behar da proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dituela, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakela.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.274 heriotza izan dira guztira eta atzoko egunean erregistratutako 19.

686 pertsona ospitaleratuta daude (atzo baino 42 gutxiago); horietatik 104 ZIUn daude eta 579 solairuko geletan.

 

Eguneratzea apirilak 29

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

137

342

3.864

BIZKAIA

393

681

8.607

GIPUZKOA

153

251

2.667

EUSKADI GUZTIRA

686

1.274

15.138

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/28_abril_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 29

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 29

    Personas únicas a que se refiere?
    No está nada claro los positivos nuevos reales y mucho menos cuántos hay por cada provincia.
    Al modificar la manera de dar los informes, enmi opinión habéis liado mucho las cosa.
    Era más claro antes.

  • 2020.eko apirilak 29

    Dani Castilla, ¿ y qué tiene que ver el total de casos positivos con los que siguen hospitalizados? Lee bien.

  • 2020.eko apirilak 29

    Perdon me he confundido al interpretar las cifras; ya que faltaba la columna de casos positibos! Mis disculpas.

  • 2020.eko apirilak 29

    sí, tampoco la de personas recuperadas

  • 2020.eko apirilak 29

    Sí, tampoco los datos de personas recuperadas

  • 2020.eko apirilak 29

    ¿como poneis los datos? No cuadra nada... ayer en Gipuzkoa 2.629 hoy 2667; la diferencia son 38; no 153......