Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

300.000 euro ikasgeletan baliabide digitalak integratzeko “Sare_Hezkuntza Gelan” programaren bidez (Gobernu Bilera 2020-04-29)

2020-04-29

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskadin kokatutako unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeak, eta ikastetxe horiekin estatutu edo arauzko harremanak dituzten elkarte eta federazioak 2020-2021 ikasturtean Sare_Hezkuntza Gelan proiektuan parte hartzera deitzen dituen Agindua. Aipaturiko proiektu honek ikasgeletan, baliabide digitalak txertatzea du helburu, irakatsi eta ikasteko prozesuan.

300.000 euroko zenbateko globala duen deialdi honen bidez, ikastetxeetan irakatsi eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalak egiteko prozesua sustatu nahi da, bai eta material eta baliabide horiek gelan erabiltzeko eta gauzatzeko behar den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea ere. 2020-2021 ikasturterako deialdi honetan, gehienez itunpeko 50 ikastetxe hautatuko dira.

Ondoren aipatzen diren ildo hauetako bat edo batzuk betetzen dituzten proiektuek jasoko dituzte deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak, eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo federazio edo elkarteen bidez parte hartzen duten beste ikastetxe batzuetan ezartzeko:

1) Teknologia berriak eta material eta baliabide digitalak erabiltzea, irakatsi eta ikasteko prozesuan.

2) Irakasleen prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa, material eta baliabide digitalak egiteko, eta irakatsi eta ikasteko prozesuan erabiltzeko.

3) Ikasgelan erabiltzeko material digitalak sortzea edo egokitzea.

2019-2020 ikasturte honetan Euskadiko 472 ikastetxe ari dira parte hartzen orotara Sare_Hezkuntza Gelan programan, 282 ikastetxe publiko eta 190 itunpeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko