Eu

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna 2020

2020.eko apirilak 27

“Gera dezagun pandemia; lanean segurtasunak eta osasunak bizitzak salba ditzakete”

“Gera dezagun pandemia; lanean segurtasunak eta osasunak bizitzak salba ditzakete” lemapean Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzen dugu, lan-mundua ere kolpatzen ari den inoiz ez bezalako krisi sanitario batek eragindako erronka itzelari aurre eginez.

Aurtengo apirilaren 28an, Maria Jesus San Jose sailburuak azpimarratu du enpresa bakoitzeko laneko arriskuen prebentzioan birusa ez hedatzeko segurtasun- eta osasun-neurriak hartzea izan dela eta izaten ari dela Osalanen eta Lan eta Justizia Sailaren konpromisoa. “Guztiekin egin nahi izan dugun lana da: prebentzio-zerbitzuekin, enpresekin, erakunde patronalekin eta sindikalekin; guztiok zuzen jokatzen badugu, lan egitea osasuna izatearekin bateragarria dela ziurtatzeko. Taldean lan egitea seguru lan egiteko, taldean lan egitea birusa geldiarazteko dira aurtengo apirilaren 28an munduko beste herrialde guztietara hurbiltzen gaituzten lemak.

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna, sentsibilizazio-kanpainen bitartez, prebentzioaren kultura sustatzeko Lanaren Nazioarteko Erakundearen estrategiaren barruan kokatua dago. Estrategia horren bidez, arazoak duen garrantzia eta laneko segurtasuna eta osasuna indartzeko dagoen premia azpimarratu nahi izan zaio munduari, lanarekin lotutako heriotza eta lesio kopurua murrizten laguntzeko. “Apirilaren 28a dela eta, pandemia gelditzeko guztion helburua berresten dugu eta, Lanaren Nazioarteko Erakundeak adierazten digun moduan, laneko segurtasunak eta osasunak bizitzak salba ditzaketela oso argi dugu, taldean lan eginez birusa gelditzen dugulako” esan du San Josek.

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek gaineratu du, gaur lan-mundua, pandemia global baten ondorioz, kalte larriak jasaten ari dela, eta pandemia horrek, osasun publikorako mehatxua izateaz gain, milioika lagunen bizimoduak eta ongizatea jarri dituela arriskuan. “Hiru aldeen arteko elkarrizketa sozialak birusaren aurkako borrokan paper erabakigarria joka dezan Lanaren Nazioarteko Erakundeak egin duen eskariarekin bat gatoz. Taldean lan eginez, pertsonek, euren enpresek eta administrazioek pertsonen segurtasuna eta ekonomia-jardueraren eta enpleguaren iraunkortasuna zaintzen dituzte”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 28

    Promover igualmente la seguridad y salud en el trabajo en el colectivo de personas trabajadoras en el hogar diferentes tareas, parece el trabajo en el hogar fuera a convertirse en la futura fábrica del futuro.

Ekitaldiko kargudunak