Eu

Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik

2020.eko apirilak 27

Sektore desberdinetan pixkanaka jarduerara itzuliko direla eta erabiltzaileen eskariak gora egin dezakeela aurreikus daitekeenez, Euskadik garraio publiko zerbitzua egokitu beharko du, segurtasun eta prebentzio neurriak are gehiago indartuz.

Normaltasun berrirako Trantsiziorako Euskal Planak garraio publikorako neurri eta jarduera jakin batuk jasotzen ditu. Horretarako, 3 printzipio zehaztu dira:

  • Pertsonen garraioa funtsezko zerbitzua da, eta jarduketa eremu guztietan ematen jarraitu behar da: trenbidean, metroan, tranbian eta autobusean.
  • Zerbitzuak segurua izan behar du, zirkulazioko segurtasunari dagokionez, eta baita osasun arloko segurtasunari dagokionez ere.
  • Zerbitzuak jasangarriak, fidagarriak eta kalitatezkoak izateko konpromisoari eutsi behar zaio.

Euskadiko Garraio Agintaritzak goizeko lehen orduan egin duen bileran, Trantsiziorako Euskal Planaren xehetasunak jakinarazi zaizkie agintaritza osatzen duten operadore eta erakunde guztiei.

Gaur egun gauzatzen ari diren eta erabiltzaileei, langileei, instalazioei eta garraio-unitateei eragiten dieten segurtasun arloko neurri guztiak gauzatzen jarraitzea erabaki da, eta epe laburrean ezarri daitezkeen beste 3 jarduketa proposatu dira:

1.- MASKARAREN ERABILERA GARRAIOAN

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko garraio publiko osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa izatea proposatu du. Garraio publikoa ahalmen handiko mugikortasunerako medioa da, eta espazio itxi batean ematen den heinean, beharrezkoa izango da babeserako elementu berriak sartzea, are gehiago kontuan izanda erabiltzaile kopurua gero eta handiagoa izango dela, alarma egoera amaitzen denean, batez ere.

Horregatik, ahal den guztietan segurtasunezko distantzia gordetzea gomendatzen bada ere, Eusko Jaurlaritza garraio publikoan maskararen erabilera orokorra zabaltzearen alde agertu da. Europako hainbat herrialdek dagoeneko ezarri duten neurria da, eta normaltasunera pixkanaka itzultzean emango diren garraio arloko eskaera berriei soluzio errealista ematea ahalbidetzen du.

Maskarak erabiltzeak, gainera, autobusek eraman dezaketen bidaiari kopurua handitzea ahalbidetuko luke, gaur egun autobusak 1/3ko edukierako murrizketa handiekin ibiltzen baitira.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak, maskaren erabilera arautzeko, eta, beraz, garraio publiko guztietan nahitaezkoa izateko planteamendua helaraziko dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministroari.

2.- GEL HIDROALKOHOLIKO BANAGAILUAK

Datozen egunetan, sarbidea mugatuta duten geltokietan, bidaiariak hesi bidez kontrolatzen diren lekuetan, gel hidroalkoholiko banagailuak instalatzea planteatu da. Tren eta metro geltokiak, eta euskal hiriburuetako hiru autobus geltoki intermodalak izango dira: Bilboko intermodala (Termibus), Atotxakoa Donostian eta Lakuakoa Gasteizen.

Banagailuak geltoki horien barruan, atarietan edo nasetan bertan, balidazioko hesiak gainditu ostean, egongo dira beti, eta ez autobus edo tren unitateen barruan.

3.- TENPERATURA KONTROLAK ERABILTZAILEEI

Denbora gutxi barru, erabiltzaileei tenperatura hartzeko kontrolak ezarri ahal izango dira, ausazko eta disuasiozko izaerarekin. Kontrol horiek ez dira puntu finkoetan egingo. Garraio publikorako sarbideetan jarriko diren ekipo mugikorrekin egingo dira.

Tenperaturaren neurketa horiek tren geltokietan (Metro Bilbao eta Euskotren) eta euskal hiriburuetako autobus-geltoki intermodaletan egin ahal izango dira. Hasteko proba pilotuak egingo dira, eta sistemen funtzionamendua egokia bada, neurketak hiru lurraldeetara zabalduko dira.

Ekipo teknikoek erabiltzaileen tenperatura neurtzeko aukera emango dute, eta 37ºC-ko sukarra gaindituz gero, arreta osasun taldeei bideratuko zaie.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🦠🚇🚈🚋🚌 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡️ https://t.co/EibChtFNhV https…

  • @estiherlavina
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🦠🚇🚈🚋🚌 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡️ https://t.co/EibChtFNhV https…

  • @jdarpon
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🦠🚇🚈🚋🚌 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡️ https://t.co/EibChtFNhV https…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚇🚈 Euskadi propone que se regule la obligatoriedad de la mascarilla en el transporte público ➡︎ https://t.co/kuXfL0dZ2o https:/…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡︎ https://t.co/jBPJnK2yk9 https://t.co/OH

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚇🚈 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡︎ https://t.co/HiGA1ImPuP https://t.co/h

  • @Lander25517573
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🦠🚇🚈🚋🚌 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡️ https://t.co/EibChtFNhV https…

  • @JorgeRegueiraCe
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚇🚈 Euskadi propone que se regule la obligatoriedad de la mascarilla en el transporte público ➡︎ https://t.co/kuXfL0dZ2o https:/…

  • 2020.eko apirilak 27

    No está mal obligar a poner protección mascarilla o medio cubre bocas nariz ya que se ve gente tosiendo en transporte público cuando además el viaje pueda ser evitable habiendo alternativas incluso ir andando o bicicleta.

  • @GazteguneaLeioa
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚇🚈 Euskadi propone que se regule la obligatoriedad de la mascarilla en el transporte público ➡︎ https://t.co/kuXfL0dZ2o https:/…

  • @GazteguneaLeioa
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡︎ https://t.co/jBPJnK2yk9 https://t.co/OH

  • @GazteguneaLeioa
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚇🚈 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡︎ https://t.co/HiGA1ImPuP https://t.co/h

  • @Gob_eus
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    🔵 Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik ➡︎ https://t.co/jBPJnK2yk9 https://t.co/OHVxDevJa3

Ekitaldiko kargudunak