Berriak Osasuna
Eu

Euskadin COVID-19ak kutsatutako hamar lagunetik ia zazpi sendatu egin dira edo alta emanda daude

2020.eko apirilak 27

10.000 laguni azterketak eginez euskal biztanleen immunitate-maila neurtzeko bi proiektuak abian jarri dira

 

Atzoko 20:00ak arte, Euskadin 97 positibo berri baieztatu ziren; hortaz, 14.412 kutsatu daude.

 

EGINDAKO AZTERKETAK

Euskadik, guztira, 83.288 PCR azterketa eta 31.626 Test Azkar egin ditu. Atzo, guztira, 3.038 test egin ziren.

 

EGOERA LURRALDE BAKOITZEAN

  • -ARABAn 3.624 kutsatu daude; horietatik 140 ospitaleratuak.
  • -BIZKAIAn 8.189 kutsatu daude; horietatik 415 ospitaleratuak.
  • -GIPUZKOAn 2.599 positibo daude; horietatik 161 ospitaleratuak.

 

Hildakoak 11 dira; hortaz, COVID-19ak Euskadin 1.241 heriotza eragin ditu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako 716 lagun daude ospitaleratuak.

Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.840 dira; baieztatutako kasu guztien % 68.

 

Eguneratzea apirilak 27

Kasu positibo berriak

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

34

140

338

3.624

BIZKAIA

60

415

658

8.189

GIPUZKOA

3

161

245

2.599

EUSKADI GUZTIRA

97

716

1241

14.412

 

 

IMMUNITATEARI LOTUTAKO POPULAZIO AZTERKETAK

Osasun Sailburuak egin duen agerraldian ere aipatu du datozen asteotan Euskadin aldi berean gauzatuko diren bi ekimen jarri direla martxan, COVID-19aren aurrean euskal herritarren immunitate-mapa osatzeko.

Hala, baieztatu duenez, gaur goizean bertan Osakidetzako osasun-zentroetan Osasun Sailak sustatutako baheketa-planean aurreikusitako odol-ateratzeak egiten hasi dira, epidemiaren fase gogorrenean erakutsitako sintomengatik koronabirusa zutela diagnostikatutako pertsonen artean benetan zenbatek izan zuten gaixotasuna jakiteko eta, beraz, antigorputzak sortu dituzten zehazteko.  Guztira, klinikoki 4.147 lagun diagnostikatu zituzten COVID-19arekin, otsailaren 28tik apirilaren 15era arte.

Nekane Murga Sailburuak ezagutzera eman duenez, iragan asteazkenean Osasun Kontseilua gonbidapenak bidaltzen hasi zenetik martxoaren 17ra arte klinikoki diagnostikatutako pazienteekin harremanetan jartzera heldu dira. Kontuan izan behar da azterketak egin ahal izateko, kasua susmagarri gisa diagnostikatzen den unetik 40 egun igaro behar dutela.

Guztira, aurreneko hiru egun hauetan luzatutako gonbidapenen ondorioz jada 600 hitzordu baino gehiago ezarri dira Osakidetzako osasun-zentroetan odol-ateratzeak egiteko. Horietatik, gutxi gora behera, erdia Bizkaian, heren bat Araban, eta gainerakoa Gipuzkoan. Proportzionalki Araban hitzordu gehiago jarri dira, hain zuzen ere, hasieran lurralde honetan hauteman zirelako kasu gehienak. Baheketan parte hartzen duten guztiei euren azterketaren emaitza SMS bidez helduko zaie. 

Nekane Murgak baheketa honetan herritarren parte-hartzea goraipatu eta eskertu du. Izan bere, bertan parte hartzeko gonbidapena egin duten 10 deietatik 9tan baiezko erantzuna jaso dute. Parte hartuko ez dutenen artean, pertsona batzuekin ezin izan da harremanetan jarri, beste batzuei azterketa beste bide batetik egin diete eta beste batzuek azterketa egiteari uko egin diote. 

Aldi berean, beste behin ere herrialde honetako Osasun Kontseiluko profesionalak, bereziki, eta Lehen Mailako Arretakoak, oro har, informazio hori guztia biltzeko egiten ari diren lan bikaina azpimarratu du. Lan hori funtsezkoa da ikuspegi epidemiologikotik.

COVID19arekin sintomatologia bateragarria zuten pertsonei bereziki zuzendutako bahetze horretaz gain, gaur herritarrei oro har zuzendutako azterketa bat hasiko da egiten. Azterketa hori Carlos III Osasun Institutuak diseinatu eta Osasun Ministerioak sustatu du. Ministerioak Autonomia Erkidego guztietarako protokoloak osatzen dituen bitartean, Osasun Saila eta Osakidetza jada prest daude seroprebalentziako azterketa honen landa-lana hasteko. Euskadiren kasuan 5.000 lagun baino gehiago hartuko ditu.

 

Informazio gehiago datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/26_abril_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 27a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Osasuna
    2020.eko maiatzak 19

    Dentro del Plan de vigilancia y control para la fase de desescalada, se contempla la realización de la prueba PCR a todas las personas con síntomas compatibles con Covid-19.

    Los objetivos de este plan son establecer un sistema de detección precoz de casos de COVID-19, realizar un seguimiento de casos y sus contactos estrechos, desde el punto de vista clínico y epidemiológico, y monitorizar el curso de la pandemia.
    Todo ello para minimizar la transmisión y agrupaciones de casos tanto en la comunidad como en centros socio-sanitarios e instituciones cerradas.

    El protocolo de actuación contemplado en este plan supone que:
    -A cualquier persona que refiera síntomas compatibles con la Covid-19 se le solicitará una PCR de manera inmediata y se prescribirá aislamiento domiciliario hasta conocer el resultado.
    Si alguien tiene síntomas, debe llamar al centro de salud para concertar cita y permanecer en casa hasta la realización de la PCR.
    -Ante la determinación de un resultado positivo se realizará el estudio del caso y contactos estrechos por parte del personal de enfermería de Atención Primaria.

    Atentamente.

  • @gananzia
    2020.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Nekane Murga ha dejado hoy bien claro que los tests de coronavirus se hacen solo por interés *asistencial* https://t.co/dD2Wp0mlfk

  • 2020.eko apirilak 27

    ¿para cuando los test de anticuerpos en personas diagnosticadas en AP como sospecha de covid y puestas en aislamiento sin hacer PCR?
    suponen la mayoria de los diagnosticos de probables casos en AP

  • 2020.eko apirilak 27

    No entiendo que el global de gipuzkoa de nuevos positivos sea 5 y sólamente en hondarribia haya 5 casos más que ayer.

Ekitaldiko kargudunak