Eu

Ehun mila pertsona baino gehiago sartu dira egun hauetan covid-19aren ondorioz gaitutako gizarte-laguntzei buruzko kontsulta-bilatzaile berrian

2020.eko apirilak 26
  • Euskal Autonomia Erkidegoko, foru-aldundietako eta Estatuko laguntza guztien bilatzaile zehatzak 115.000 bisita izan ditu, milioi erdi orrialde inguru kontsultatzeko
  • Bilatzaileak, egunero, 17.430 pertsonaren ia 25.000 bisita izan ditu
  • Hamar pertsonatik hiruk 'Etxebizitza-Alokairua' ataleko laguntzak kontsultatu dituzte; % 23k 'Oinarrizko beharrak' ataleko laguntzak; % 16k 'Kontziliazioa' ataleko laguntzak; eta % 10ek 'Enpleguaren babesa' ataleko laguntzak
  • Bisiten % 90 gailu mugikorretatik egin dira, % 9 ordenagailu bidez eta gainerako % 1a tablet bidez

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 26a

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak bultzatutako #covid19Laguntzak kontsulta-atari berrira  ehun mila pertsona baino gehiago sartu dira lehen astean.

Kopuru handi horrek agerian uzten du herritarren artean kontsulta-tresna berri horrek izan duen interesa. Ehun milatik gora pertsona horiek 115.226 bisita egin dituzte, eduki sozial desberdineko milioi erdi orrialde kontsultatzeko. Egunero, batez beste, 23.043 bisita izan dira 83.173 orrialdetan.

Bilaketen edukia ere garrantzi handikoa da. Izan ere, erabiltzaileen % 33k 'Etxebizitza-Alokairua' iragazkia aktibatu dute; % 23k 'Oinarrizko beharrak' iragazkia; % 16k 'Kontziliazioa' iragazkia; eta % 10ek 'Enpleguaren babesa' iragazkia. Iragazki geografikoari dagokionez, kontsulten ia erdia —% 46— Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotzen diren prestazioei buruzkoak dira eta % 23 Estatuko prestazioei buruzkoak.

Erabiltzaileek erabilitako teknologiari dagokionez, bisiten % 90 gailu mugikorretatik egin dira, % 9 ordenagailu bidez eta gainerako % 1a tablet bidez.

“Gure iritziz tresna arrakastatsua da, eta askori oso lagungarria izan zaie zalantza ugari argitzeko. Egunez egun eguneratzeko lanean jarraitzen dugu, azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko ataria izan dadin”, adierazi du Arantza Mendieta, SIIS erakundearen  dokumentazioko arduradunak.

Bilatzailea

Atari horren bidez, hainbat eskumen-eremutatik —Euskal Autonomia Erkidegotik, foru-aldundietatik edo Estatutik— sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomiko guztiei buruzko informazioa eskura daiteke, Covid-19ak eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Bilatzaileak aukera ematen du azkar eta erraz aurkitzeko zer prestazio aktibatu diren langabeziaren arloan, diru-sarreren murrizketaren arloan, etxebizitzaren arloan, kontziliazioaren arloan eta oinarrizko beharren eta horniduren arloan. Gainera, ataria arian-arian eguneratzen da, eta Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Espainiako Gobernuak abian jarritako laguntzak, prestazioak, moratoriak eta salbuespenak kontsultatzeko aukera ematen du.

Bilatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko hiritar guztiei, gizarte-zerbitzuetako profesionalei eta hirugarren sektoreko erakundeei zuzentzen zaie eta helbide hauetan kontsulta daiteke: www.covid19laguntzak.eus gaztelaniaz; eta www.covid19laguntzak.eus/eu euskaraz. Era berean, www.euskadi.eus web-gunetik ere eskuragarri dago.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Arantza Mendieta, SIISeko dokumentazio ataleko arduraduna