Berriak Herrizaingoa

Kudeaketa teknologikoa eta koordinaketa beste kontrol-zentroekin hobetzea 2011ko Euskadiko Bide-segurtasunerako Estrategia Planaren helburuetako bi dira

2011.eko maiatzak 19

Azken hamarkadako ezbehar-kopuruaren eboluzioaren beheranzko joerak aurreikuspenak gainezkatu ditu eta Europako punta-puntako postuetan kokatu gaitu

Trafikoaren kudeaketa hobeago bat lortzeko lan egitea teknologia berrien abantailak aprobetxatuta eta kolaborazioa eta informazio-trukatzea indartzea gure kudeaketa-zentroaren eta auzoko lurraldeen zentroen artean 2011rako Euskadiko Bide-segurtasunerako Estrategia Planak hartu dituen helburuetako bi dira. Gainera, koordinazioa bultzatuko da udal-zerbitzuen artean euren datu estatistikoak barneratzeko eta mugikortasun gero eta seguruago baten aldeko apustuan berriro ere ekingo da; azken eremu horretan paper garrantzitsu bat jokatzen dute kontzientziazio kanpainek eta komunikabideekin dagoen kolaborazioak.

Bide-segurtasunerako Euskal Batzordea, trafiko eta bide-segurtasunean konpetentziak dituen eta euskal organismo guztiak (publikoak zein pribatuak) ordezkatzen dituen foro bat, bilduko da gaur, ostegunean, Euskadiko Zirkulazioa Kudeatzeko Zentroan, azken urteko balantzea aztertzeko eta 2011rako aurreikusitako jarduerak dinamizatzeko. 2010-1014ko Euskadiko Bide-segurtasunerako Estrategia Planaren garapenean pausuak ematen jarraitzea da helburua.

Orotara 46 organismok dute ordezkapena Batzordean, horien artean, Eusko Jaurlaritzako Sail guztiak, hiru Foru Aldundiak, EUDEL eta hiru hiriburuetako Udalak, Probintziako Trafikoko Buruzagitzak, autopisten enpresa kudeatzaileak, autoeskolak, aseguru-entitateak, euskal unibertsitateak, laguntza-organismoak, etab. Laburbilduz, trafikoarekin, honen edozein aldaeratan, Euskadin erlazioa duten organismo guztiak.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Batzordean aurkezten dituen lanen artean datorren hamabi hilabeteetan heltzeko, besteak beste, honako hauek ditugu: espedienteen kudeaketa teknologikoa hobetzeko apustu finkoa, bide-segurtasunerako behatoki baten sorrera, Polizia Lokalen datuen barneratzea, trafikoaren kudeaketarako zentroen konexioaren zabaltzea eta mugikortasun segurua bultzatzeko topaketak eta lan-jardunaldiak egitea.

Kontzientziazio eta heziketa kanpainak indartzea ere aztertzen da, komunikabideekin modu estuago batean lan egitearekin batera zirkulazioaren arriskuen aurreko jarrera positiboak promozionatzeko. Urte honetan zehar garatu beharreko beste zeregin bat hiritarren parte-hartzea trafiko-politiketan, batez ere Internet bidez, sustatzea da.

Gainditutako aukerak

Dena den, hona hemen Euskadiko Bide-segurtasunerako Estrategia Planaren helburu nagusiak, urtez urte eta orden honetan: errepideetako biktima kopuruaren murrizpena eta zirkulazio-baldintzen hobekuntza euskal bide-sarean. Lehen xedeari dagokionez, 2010eko emaitzak erabat positiboak dira, istripu zein biktima kopurua gutxitu delako.

Azken urtean zehar 8.185 istripu eman ziren euskal errepideetan, horietako 2.541ek biktimak izan zituzten eta 5.644k ez zituzten biktimarik izan. Biktimak izandako istripuetan 67 pertsona hil ziren (aurreko urteko zifra berdina, baina hildako eta zauritu kopuru totala jaitsi zen). Ezbeharretan 13.215 ibilgailu eta 18.089 pertsona egon ziren nahastuta. Datu hauekin, 2009ko datuekin alderatuta, biktimak dituzten istripuak % 6,5 jaitsi direla eta nahasitako pertsonen kopurua % 8,6 gutxitu dela adierazten da.

Istripuen beherapen hau modu jarraituan mantendu da azken hamarkadan zehar. Zehatz-mehatz, % 41,6 jaitsi dira hamar urte hauetan biktimak dituzten istripuak. Datu hauen bidez, beraz, Batzordean finkatutako istripuen murrizpenerako asmo handiko helburuak gainditu dira.

Ezbehar kopuruaren eboluzioak azken hamarkadan zehar Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Estrategia Plan ezberdinetan zehaztutako helburuak betetzeaz gain, esparru honetan Europako herrialde aurreratuenetan (Erresuma Batua, Suedia edo Herbehereak) duten milioi biztanleko hildako ratio antzeko batzuk lortzea ahalbidetu du.

Bigarren helburu estrategikoari dagokionez, zirkulazio-baldintzen hobekuntza hain zuzen, Zuzendaritzaren politika kontrol-sistemak errepidean bertan hobetzeko, Ertzaintzaren etengabeko zaintze baten bidez, urte hauetan zirkulazio-baldintzak era jarraituan hobetzeko gakoa izan da. Hainbat bide-zati osoren monitorizazioak eta gehiegizko abiadura bezalako funtsezko alorren kontrol gero eta handiagoak baldintza horiek nabarmenki hobetzea eragin dute.

Zirkulazioaren hobekuntzan beste ekimen batzuk ere izan dira lagun: Trafiko Zuzendaritzarekin informazioa elkartrukatzea trafikoaren egoera auzoko lurraldeetan ezagutzeko edo Bizkaia eta Kantabria arteko A-8ko bide itzulgarria bezalako neurri esperimental berritzaileak ezartzeko kolaborazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko