Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak nazioarteko garraiolariei gomendatu die ibilbidea planifika dezatela Biriatuko mugan harrapatuta ez geratzeko

2020.eko apirilak 24

Frantziako mugako asteburuko murrizketak itzuli dira

Frantziako Gobernuak, COVID19ren alarma-egoera maiatzaren 11ra arte luzatu duen arren, salgaien zirkulazioarentzat, joan den apirilaren 20ra arte igande eta jaiegunetarako zeuden murrizketak kentzen zituen agindua ez berritzea erabaki du.

Frantziako agintarien erabaki horrek esan nahi du asteburu honetatik aurrera 7,5 tonatik gorako salgaien garraioak ezin izango direla Frantziako lurraldetik ibili larunbateko 22: 00etatik igandeko 22: 00ak arte.

Horrela, 2015eko martxoaren 2ko Aginduaren ohiko xedapenak berreskuratu dira. Agindu horrek garraio mota horren zirkulazioa murriztea aurreikusten du, larunbatetan 22: 00etatik 24: 00ak arte eta igandeetan 00:00etatik 22:00ak arte. Era berean, maiatzaren 1eko jaieguna dela eta, murrizketa bera aplikatuko da apirilaren 30eko 22:00etatik maiatzaren 1eko 22: 00ak arte.

Frantziako Gobernuak salgaien trafikoaren murrizketetara itzultzeko erabakia hartu du, COVID19ren ondorioz "jarduera ekonomikoaren murrizketa handiari lotutako garraio eskaintzaren tentsio falta" dela eta.

Neurri horrek talka egiten du Espainiako Barne Ministerioaren aginduarekin, hots, 2020ko martxoko INT/262/2020 Aginduarekin. Agindu horren arabera, gaur egun, lurralde osoan eten egiten baitira trafikoko neurri bereziak, alarma-egoerak irauten duen bitartean.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak garraiolariei gomendatzen die beren ibilbideak egoera berria kontuan hartuta planifika ditzatela, Biriatuko mugako pasabidean geldituta gera ez daitezen.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo 011 telefonora (Trafiko helbidea), www.trafikoa.eus webgunera eta twitter@trafikoaEJGV

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan