Eu

Eusko Jaurlaritzak covid-19 birusari buruzko informazioa indartu du sare sozialetan, eta sei hizkuntzatan eskaintzen du EAE-n bizi diren etorkinentzat

2020.eko apirilak 25
  • Facebook bidez eskura daiteke, Adi Covid profilean, biltzen.org webgunea eta Eusko Jaurlaritzaren Osakidetzako komunikazio-kanal zentralizatuan
  • Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak sustatuko laguntza-ekimena dagoeneko bi mila pertsonarengana baino gehiagorengana iritsi da
  • Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Biltzen zerbitzuak, halaber, gaur egungo osasun-krisian gaitutako premiazko bizitegi-baliabideak kudeatzen laguntzen du

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 25a

Biltzen - Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak ADICovid19 ekimena sustatu du, Eusko Jaurlaritzak osasun-krisi honetan hartutako neurriei buruzko informaziorik garrantzizkoena etorkinei helarazteko, infografia errazen bidez.

Informazio-kanal hori Facebook bidez garatu da, eta dagoeneko bi mila pertsonarengana baino gehiagorengana iritsi da, etorkinen elkarteen, EAEko hainbat udalerritako immigrazio-teknikarien eta beste sare adierazgarri batzuen (Harresiak Apurtuz) lankidetzari esker. Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan zentralizatuta duen komunikazio-kanalaren bidez ere iritsi daiteke informazio horretara, eta baita www.biltzen.org webgunearen bitartez.

Ekimenaren helburua izan da EAEn bizi diren atzerritarrei informazio garrantzitsua arin eta haien hizkuntzan hurbiltzea; izan ere, konfinamenduaren ondorioz eta hizkuntza-bitartekaritzak mugatzearen ondorioz, erreferentziako eta topaketako espazio fisikoak itxi ondoren, migratzaile askori ez zaizkie mezu instituzional batzuk iristen —edo zailtasunez iristen zaizkie—.

Horrenbestez, kanal horren bidez, sei hizkuntzatan (arabiera, frantsesa, ingelesa, errumaniera, errusiera eta portugesa) argitzen dira zalantzak —adibidez, koronabirusaren sintomak izanez gero zer egin behar den inguruko zalantzak—; sei hizkuntza horietan ematen dira autobabeserako aholkuak eta, funtsezkoa ez den jarduerari berriro heltzean, osasuna babesteko moduaren inguruko aholkuak; sei hizkuntza horietan ematen da Lanbideri buruzko informazioa eta jantokirako beken berri; eta kanal horren bidez sar daiteke Guztion Artean - Elkartasun Sare Antolatura —funtsezkoak diren premiak Gurutze Gorriko eta Caritaseko, besteak beste, boluntarioen bidez estaltzeko—.

“Tresna horren bidez, ahal den heinean, minimizatu nahi dugu alarma-egoerak atzerriko biztanleen artean duen eragina, pertsona asko desinformazio-egoeran egon baitaiteke EAEko bi hizkuntza ofizialetako bat gutxi menderatzeagatik. Azken finean, gertatzen ari dena hobeto ulertzen lagundu nahi izan diegu", esan du Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak.

Bizitegi-baliabideak

Bestalde, Biltzen - Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua laguntzen ari zaie haren bitartekaritza eskatu duten udalei eta gizarte-erakundeei, batik bat Covid19aren alarma-egoeraren ondorioz abian jarritako premiazko bizitegi-baliabideen kudeaketan.

“Biltzen zerbitzuaren laguntza eragin duten egoerak sortu dira, bai jarduteko premiak eraginda, bai egoera horretan dauden pertsonen kopuruak eraginda, baita egun batetik bestera elkarrekin bizi behar izan duten askotariko egoera, profil edo ezaugarri pertsonaleko pertsonen aniztasunak eraginda ere”, eman du aditzera Muguruzak.

Zehazki, Integraziorako eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak Bilbo, Barakaldo eta Getxo udalerriekin elkarlanean dihardu, bederatzi bizitegi-baliabide kudeatzeko; horretarako, zerbitzuak zuzenean lan egiten du udal-eragileekin eta gizarte-erakundeekin, hezitzaileak eta ostatu hartutako pertsonak elkarrizketatzeko eta horiei orientazioa eta gomendioak eskaintzeko, besteak beste.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 25

    Bien, disponer además servicio teleasistencia y traducción a varios idiomas con interpretación por si hubiera también dificultades en expresarse y/o entender lenguas propias del pais de origen, con videos explicativos si hiciera falta

Ekitaldiko kargudunak