Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gaixo kronikoen tratamenduan sare sozialen erabilera sustatuko da

2011.eko maiatzak 19

Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria den Alberto Ortiz de Záratek gaixo kronikoen tratamenduan sare sozialek duten erabilgarritasuna defendatuko du gaur, Donostiako Kursaal jauregian egingo den Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzar Nazionalean

Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak antolatu dute biltzarra, ikaskuntza sustatu, ikuspuntu berriak eman, jardunbide onak zabaldu eta erantzun berritzaileak eraikitzen laguntzeko helburuz.

Emaitza horietan bertako profesional klinikoak dira protagonistak pazientearen atentzio zuzeneaneta paziente kronikoen beharrei hobekien erantzungo duen ereduaren bila.

Hauxe da Biltzarraren espiritua, ikuspegi bera partekatzen duten partaideen aliantza handibat: kronikotasunaren prebentzioa eta paziente kronikoen atentzioa hobetzea euren bizitzanzehar. Biltzarrean egiten diren hitzaldiekin, mahaiekin eta jardunaldiekin ideiak aurkeztunahi dira, jardunbide egokiak hedatu, pertsonak erlazionatu, eta berrikuntza-hazia erein,atentzio integratua, pazientearen eta profesional sanitarioaren arteko erlazioa, gaixotasunkronikoen prebentzioa, 2.0 sanitatea eta eHealth, berrikuntza paziente kroniko konplexuenerabileran edo etorkizuneko ospitaleak bezalako gaiei dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan