Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu du Jose Luis Zumeta margolariaren ekarpena euskal arte eta kultura berritzeko

2020-04-23

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak doluminak eman ditu Jose Luiz Zumeta margolari gipuzkoarraren heriotzagatik, "euskal pinturaren izen handienetako bat baitzen". Sailburuak gogora ekarri du euskal kultura eta artea berritzeko egin zuen ekarpena, bai eta euskal gizartearen imajinario kolektiboan eduki zuen eragina ere.

"Jose Luis Zumeta euskal arte eta kultura berritzeko mugimendu nagusietan ibili zen joan den mendearen bigarren erdialdean. Gaur-en eta Ez dok Amairun egon zen. Oteiza, Chillida eta Basterretxearen ondoan ikusi genuen, baita Laboa eta Joxean Artzerekin ere. San Telmon, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Artiumen erakutsi zituen bere lanak, bai eta Alemanian, Txekian edota New Yorken ere. Hortaz, esan dezakegu euskal kultura eta artea berritzeko funtsezko sortzaileetako bat joan zaigula. Eta euskal gizartearen imajinario kolektiboan eragin esanguratsua utzi du. Goian bego", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)