Berriak Lehendakaritza
Eu

LLETT Lizitazioa Jakinarazteko Oharra

2020.eko apirilak 23

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du europar proiektu baten komunikazio egintza kudeaketa laguntza kontratatzeko baldintza-agiria, COMPET’plus europar proiektuaren esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutakoa da proiektu hori, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren hirugarren proiektu-deialdiaren barnean.

Lizitazioaren helburua komunikazio intuitiboa, parte hartzekoa eta pedagogikoa edukitzea da  proiektuaren inplementazioan. Komunikazio hori publiko objektibo nagusientzat zuzendua izango da.

Lizitazioaren aurrekontua 70 000 € (zergak barne) da.

Eskaintzak egiteko epea 2020o maiatzaren 18an bukatuko da, 12:00etan.

Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: https://demat-ampa.fr

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko