Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 229 isun jarri zituzten atzo, asteartea, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

2020-04-22

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, asteartea, apirilak 21, beste 229 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 92 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 137. Bestalde, 9 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan atzo 293 pertsona identifikatu zituen eta 1.176 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 92 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 7 persona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.176 pertsona identifikatu zituzten, 1.225 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 137 isun jarri zituzten atzo egunean zehar.  Horrez gainera, bi pertsona atxilotu zuten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan