Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Sonia Pérez Ezquerra sailburua buru dela egin da merkataritza-sektoreari etorkizunerako neurriak azaltzeko eta COVID19aren aurkako baterako ekintza koordinatzeko bilera

2020.eko apirilak 22
  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila prestatzen ari da Eusko Jaurlaritzaren 30 milioiko funtsaren bidez sektoreari zuzenduko zaizkion laguntzak, baita pizgarri- eta aktibazio-neurriak ere, hala nola merkataritza-bonua.

 

  • Retail Euskal Eskolaren xehetasunak azaldu dira; izan ere, eskola horrek sektorea laguntzeko eta bultzatzeko ekintzak jarriko ditu abian eta diagnostikorako plataforma pertsonalizatu gisa baliagarria izango da, bai prestakuntzari dagokionez, bai COVID19aren ondoriozko premiei dagokienez.

 

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak eta Alfonso García Merkataritzako zuzendariak bideokonferentzia bidezko bilera egin dute merkataritza-sektoreko ordezkariekin. Bilera horretan, COVID19ak eragindako egoerari aurre egiteko etorkizunean egin beharreko urratsak eta hartu beharreko neurriak aztertu dira. Bileran parte hartu dute, besteak beste, Euskadiko merkatarien elkarteek, federazioek eta plataformek.

 

Sailburuak, lehenik eta behin, konfinamendu fasearen ondoren planteatuko den etorkizuneko balizko egoera azaldu du, baita merkataritzak zernolako eragina izango duen protokolo berrien ezarpenarekin. “Gu guztion nahia gure kaleetako eta hirietako jarduera eta bizitza berreskuratu ahal izatea bada ere, jakitun gara egoera honetan osasun-aginduek dutela lehentasuna, eta, beraz, pandemiaren bilakaeraren mende gaudela. Horregatik, deseskalatzeak bilakaera horren mendeko protokoloak hartzea eskatuko du” adierazi du sailburuak.

 

Ildo horretan, eta Ministerioarekin koordinatutako lanarekin batera, Saila protokolo espezifiko bat prestatzen ari da erosketen aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko neurriak kontuan hartzeko —bezeroek hartu beharreko neurriak, gizarte-urruntzearen arloko neurriak, neurri higieniko-sanitarioak eta antolaketa-neurriak—.

 

Neurri ekonomikoak

 

Era berean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak elkarlanean dihardu COVID19aren ondorioak arintzera zuzenduko diren laguntza espezifikoak prestatzeko zereginean. Eusko Jaurlaritzak iragarritako 30 milioiko funtsa hein handi batean zuzenduko da merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreetara, eta hori guztia Sailak koordinatzen du. “Eskatu dugu krisialdiaren eragina gehien nabaritzen ari den sektoreetako batzuen premiei ahalik eta azkarren erantzutea, eta, hortaz, funts horren zati handi bat sektore horietara bideratzea; beraz, Sail honen aholkularitzarekin prestatuko dira agindu horiek", azaldu du sailburuak.

 

Lehen aldi honetan, euskal merkataritza-sektorearen balio-katea osatzen duten pertsonei eta enpresei lehenbailehen eman nahi zaie laguntza ekonomikoa, batik bat jarduera utzi behar izan duten autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei.

 

Erresistentzia fase horren ondoren, kontsumoaren eta turismo- eta merkataritza-jardueraren susperraldiari lagunduko zaio, sektoreari maila ekonomikoan eta instituzionalean lagunduz eta kontsumoa sustatuz —esate baterako, modernizazioaren, euscommerce-aren, Hirigune programaren, digitalizazioaren, berrikuntzaren eta abarren arloko Sailaren laguntza-aginduak indartuz—.

 

Sailak eta sektoreak elkarlanean prestatzen ari diren merkataritza-bonua izango da merkatua dinamizatzeko ezinbesteko beste elementu bat. Garrantzi handiko partida bideratuko da horretarako, eta, beraz, haren ordezkariekin eztabaidatu eta aztertu da gaia.

 

Retail Euskal Eskola

 

Egoera horretan, beraz, garrantzi handia du prestakuntzaren eta digitalizazioaren atalak. Sailak denbora luze darama sektorearekin arlo horretan lan egiten, eta argi geratu da saltokirik digitalizatuenak ari direla krisialdiari hobekien aurre egiten. Hori dela eta, digitalizaziorako laguntzen eta programen atala bultzatzen da eta garrantzi handia hartzen du Retail Euskal Eskolak, merkataritzari laguntzeko eta hura suspertzeko plataforma aitzindari den heinean, haren prestakuntza pertsonalizatuari eta moldagarriari esker.

 

Gainera, plataforma oinarritzen da krisiaren eta premien diagnostikoan —prestakuntza-premien diagnostikoan ez ezik, establezimendu bakoitzaren egoeraren araberako premien diagnostikoan ere bai—, eta diagnostiko hori baliagarria izango da egin beharreko urratsak nola bideratu aztertzeko eta beharrezko laguntza motak aztertzeko, baita prestakuntza- eta jarduera-mapa egiteko ere.

Retail Euskal Eskola etorkizun hurbilean aurkeztuko den arren, jada ehunka eduki profesional, bideo eta material ditu, eta aholkularitza-zerbitzua ere bai. Bestalde, sektoreari babesa emango dio krisialditik irtetean eta deseskalatze fasean. Multimedia-eskola bat da, malgua, pertsonalizatua eta egokitua, eta hiru oinarrizko helburu ditu:

- Retail sektorerako prestakuntza-eskaintza integralaren aldeko apustua egitea.

- Retail sektoreko langileen kualifikazio-premien eta prestakuntza-eskaintzaren arteko lotura handitzea.

- Ezagutzen eta kudeaketa-tresnen modernizazioan laguntzea, saltokien lehiakortasuna hobetzeko.

Kanpainak

 

Amaitzeko, sailburuak abian jarri diren kanpainak laburbildu ditu:

 

 

 

 

  • Merkataritza- eta ostalaritza-kanpaina, giro positiboa sustatzekoa eta krisialdi hau koiunturala dela eta gure kaleetan laster bizitza izango dela nabarmentzekoa.

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/61419-volveremos-nos-encontraremos-muy-pronto-lema-campana-comercio

 

  • COVID19aren alarma-egoeran irekita dauden saltokien mapa elkarreragilearen

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/61397-departamento-turismo-pone-disposicion-ciudadania-una-herramienta-interactiva-para-consultar-los-comercios-esenciales-abiertos-euskadi

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 22

    Preparar más al comercio para vender por internet con grupos de compra mayores descuentos y alianzas con otros comercios. Empoderar a la gente más para que aprenda más competencias digitales desde el lado de la ciberseguridad, crear monedas digitales de comercios intercambiables en red de comercios para adquirir descuentos por volumen de compra por ejemplo. Se trata de cooperar sin olvidarse de la competencia sana. También grupos de consumo pujen por lotes o bonos a mejor precio.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)