Berriak Hezkuntza
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako

2020-04-22
  • Aurrez aurreko jarduera eten aurretik ikasleek lortutako maila funtsezko oinarri gisa erabili beharko da, ikasturte amaieran kalifikazioari buruzko erabakiak hartzeko

 

  • Hezkuntza Sailak, osasun-irizpideek horretarako aukerarik ematen badute, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko bi mailetakoak eta Lanbide Heziketako lehen mailetan daudenak jarduera presentzialera itzultzea aurreikusten du.

 

Hezkuntza Sailak gaur eguerdiz aurkeztu du, prentsaurrean, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko prestatu duen Hezkuntza Plana. COVID-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ziurtasunez ezagutzea zein osasun-alarma egoerak zein iraupen izango duen zehaztea ezinezkoa denez, eta EAEko ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko betebeharraren aurrean, beharrezkoa da irakaskuntzako esku-hartze osoa planifikatzea ikasturteko azken hiruhilekoan jarduera garatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara dagoeneko bidali den dokumentuak honako hauek jasotzen ditu: irakasle-taldeak koordinatzeko orientabideak eta jarraibideak, metodologiak, curriculum-egokitzapenak, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna edo ebaluazio irizpideak, besteak beste.

 

Azken elementu horri dagokionez, hau da, ebaluazioari dagokionez, nahitaezkoa da ikasturte amaierara arte aurrez aurreko edo urrutiko irakaskuntza-jarduera ahalik eta gehien aprobetxatzeko estrategiak planifikatzea, eta ebaluazio-prozedurak ezartzea ikasleen oinarrizko gaitasunen garapen-maila zehazteko, aipaturiko maila horiek ziurtatzeko helburuz.

 

Ebaluazioak

COVID-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoera dela-eta, irakaskuntza-jarduera planifikatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko neurriak bultzatu behar dira, orain arte erabili izan direnez oso bestelakoak.

 

Ikasturte honetan izan diren ezohiko egoerek baldintzatu egingo dituzte lortu ez diren helburuak ebaluatzeko, kalifikatzeko, mailaz igotzeko eta errekuperazio prozesuetan erabilitako prozedurak eta erreferentziak.

 

Euskal Eskola Publikoaren Legean ezarritako ikastetxeen autonomia pedagogikoarekin bat etorriz, ikastetxe bakoitzari dagokio prestakuntza-helburu horiek zehaztea bere curriculum-proiektuetan eta gelako programazioetan. Ikastetxe bakoitzean, dagokion irakasle-taldeak edo departamentu didaktikoak lehentasuna emango die ikaskuntza-helburuei, edota egokitu egingo ditu, curriculuma emateko egungo baldintzetara; eta argi eta garbi adieraziko du zein diren lorpen-adierazle berriak, ikasturte honen amaierako ebaluazioan kontuan hartuko direnak. Zuzendaritza-taldeak eta erreferentziazko ikuskatzaileak bilerak izango dituzte maiatzeko lehen hamabostaldian, eta bilera horietan ikastetxeak proposatutako ebaluazio-prozesua aztertu, baloratu eta legitimatuko da.

 

Kontuan izanik eskola-egutegiaren bi heren inguru garatua zela aurrez aurreko jarduera eten zen unean, irakasle-taldeek bazuten informaziorik zehazteko zer mailatan egin zuten aurrera ikasleek ikasmaila bakoitzerako planifikatutako oinarrizko helburuetarantz. Ikasturte akademiko honen ezaugarri bereziak direla eta, jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako mailari buruz jasotako informazioa funtsezko oinarri gisa erabili beharko da behin betiko ebaluazioari buruzko erabakiak hartzeko eta horren ondoriozko ikasturte amaierako kalifikaziorako. Horrela, ikasturte hasieran 2. hiruhilekorako planifikatutako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira 2019-2020 ikasturteko ebaluazio-prozesuan.

 

Hirugarren ebaluazioari dagokionez, ikastetxeek honako aukera hauek izango dituzte:

  • Hirugarren ebaluazio espezifiko bat egitea, hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak lortu diren baloratzeko Ikastetxeak erabakiko du ebaluazio hori nola egin (aurrez aurre, ahal balitz; azterketak online eginez, lanak eginez, etab.).

  • Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.

Aurrez aurreko hezkuntza-jardueran zeuden bitartean aurreikusitako helburuak eta konpetentziak lortu ez dituzten ikasleen kasuan, ikasturteko azken hiruhilekoan –ahal  dela- 1. eta 2. hiruhilekoei dagozkien gutxieneko helburuak lortzeko egingo da lan.

Irakasle-taldeak uste badu gutxieneko helburuak lortu ez dituen ikasle batentzako hezkuntza-neurririk egokiena ikasturtea errepikatzea dela, ikasle horren txosten indibidualizatua egin beharko du, neurri hori hartzeko arrazoiak adierazita. Txosten hori Hezkuntza Ikuskaritzaren esku egongo da. Ikasle batentzat planteatutako ikasturte-errepikapenaren inguruan zalantzak sortzen diren kasuetan, Hezkuntza Ikuskaritzak egiaztatuko du errepikapenaren arrazoiek ez dutela loturarik ikaslearen konfinamendu-egoeraren ondorioz agertutako desberdintasun-egoerekin.

Irakasleak, metodologiak eta errefortzuak

Ebaluazioez gain, ikasleekin egingo den esku-hartzean koherentzia bermatzeko gomendioak ere jasotzen dituzte jarraibideek. Azpimarratzen da beharrezkoa dela irakasle-taldearen koordinazio ona lortzea, irakasleen informazioa partekatzea, ikasturtea amaitu arte planifikatutako zereginetan koordinatzea, hezkuntza-errefortzuen proposamenak bereziki berrikustea, etapa amaierako helburuak indartzea eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan mailaz igotzeak dakartzan berezitasunetan arreta ipintzea.

Errefortzuei dagokienez, egungo egoerak errefortzua aurreikustea eskatzen du, laguntza espezifikoak emanez eta arlo edo ikasgai instrumentalak lehenetsiz, bai ikasturte honen amaieran, bai hurrengoaren hasieran. Arreta berezia eskainiko zaie online prestakuntzarako aukerarik izan ez duten ikasleei, desabantailan egon ez daitezen. Gomendagarria da, oro har, udako oporretan indartze- edo errekuperatze-lanak agintzea. Irailak indartze-izaera argia izango du.

Aurrez aurreko eskolak berreskuratzeko aukera

Euskadi Covid-19ren eragina nozitzen hasi zenetik, Hezkuntza Saila etengabe ari da lanean Osasun Sailarekin koordinatuta. Osasun Sailak Hezkuntzakoari jakinarazi zion aurrez aurreko irakaskuntza bertan behera utzi beharra zegoela, eta, beraz, osasun-agintariek erabakiko dute ikasturte honetan aurrez aurreko irakaskuntza berreskuratzea posible izango ote den.

Erabaki hori noiz iritsiko zain, Hezkuntza Saila ikasgeletarako itzulera mugatu bat diseinatzeko lanean aritu da ikasturte honen azken zatian. Osasun Sailak bidalitako informazioari erreparatuta, eta datozen asteetan ikasgeletan erabateko normaltasuna ezin izango denez derreskuratu, Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat prestatu du, bereziki kritikotzat jotzen diren hezkuntza-mailak lehenetsiz. Zehazki, DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzultzeko aukera aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak. DBHko 4. mailaren eta Batxilergoko 2. mailaren kasuan, ikasleek titulu ofizial bat lortzen dute –bi mailak bereziki garrantzitsu bihurtzen dituen ezaugarri bat da hori-, eta Batxilergoko 1. mailan, ikasleek prestakuntza handia behar dute Batxilergoko 2. mailara igaro aurretik. Lanbide Heziketari dagokionez, lehen mailetako ikasleak (izan Goi Mailako Lanbide Heziketan, Erdi Mailakoan nahiz Oinarrizkoan) itzuliko dira ikasgeletara. 2. mailako ikasleak –une honetan enpresetan praktikak egiten egon beharko lukete- enpresetara itzuliko dira. Hori egingarria ez balitz, online eta aurrez aurreko prestakuntza-sistema misto berri bat eskainiko zaie, salbuespen gisa.

Aurrez aurreko irakaskuntzara itzultzea, Osasun Sailak emandako osasun-neurriei jarraituz egingo da. 

Aurrez aurreko irakaskuntzara itzultzea, Osasun Sailak adierazitako osasun-neurriei jarraituz egingo da. Lehentasuna, uneoro, hezkuntza-komunitatearen osasuna eta segurtasuna izan da, bai eta hezkuntzarako eskubidea ere, hartu diren erabaki eta planteamenduetan.

Hezkuntza Sailak lanean jarraitzen du, eta beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak hartuz, ikasturte amaiera bermeekin gauzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, hain une zailean maisu-maistrak, irakasleak eta hezkuntza-komunitate osoa egiten ari diren lana eta erakusten duten inplikazioa eskertu nahi ditu jendaurrean. Halaber, seme-alaben heziketaren alde egunez egun familiek egiten duten ahalegina ere eskertu nahi du. Hezkuntzarekiko konpromisoa funtsean, gizarte osoa indartzen duena.

 

Hezkuntza Sailaren jarraibideak zein ikasturte honen amaierarako funtsezko curriculum-edukiak jasotzen dituzten eranskinak eskuragarri egongo dira Hezkuntza Sailaren webgunean eta Irekia atarian.

15 iruzkin
  • Argazkia Alumno de 2 de bach
    2020-05-23

    Hola, buenas tardes. Soy un alumno de segundo de bachillerato con dudas sobre el tercer trimestre causadas por la incertidumbre que ha generado esta pandemia. Siendo racional, en mi centro educativo cada docente nos comunica cosas diferentes. Unos dicen que la tercera evaluación está aprobada con un mínimo de un 5, otros que se puede suspender aunque te esfuerces, y otros lo contaran como un 30% de la nota final. Por otra parte, con todo este rollo de las fakes news todavia estoy más confundido. Asique, si no os importa me gustaría que me aclaraseis esta duda con un lenguaje sencillo para que pueda entenderlo y sin que os vayáis por las ramas. Muchas gracias por vuestra atención y esperare la respuesta con muchas ansías.

  • Argazkia Alumno de 2 de bach
    2020-05-23

    Hola, buenas tardes. Soy un alumno que cursa de segundo de bachiller, y ciertamente tengo dudas de cómo se evaluara esta última evaluación. Sinceramente, y siendo realista, cada docente de mi centro comunicativo nos dice una cosa diferente y siento que ellos tampoco saben muy bien como evaluarnos. Algunos dicen que la tercera evaluación la tenemos aprobada con un mínimo de un 5, otros que aunque nos esforcemos podemos pencar, y otros que la tercera evaluación la evaluaran de forma que sea el 30% de la nota final. Por último, con todas las fake news que hay, todavia se genera mayor caos. Por esto todo, me gustaria que me aclaraseis cómo se evaluará este trimestre y si se puede pencar aunque trabajemos.

    (Pd: me gustaría que lo explicarais usando un lenguaje sencillo y sin que os vayáis por las ramas)

    Gracias por vuestra atención y estaré esperando vuestra respuesta con muchas ganas.

  • Hezkuntza
    2020-05-15

    Hola Susana y Aritz,
    Respecto a la cuestión que plantean, deseamos aclarar que el Departamento de Educación no ha elegido la opción de que el alumnado se quede sin prácticas en la empresa, dado que, tal y como ustedes expresan, éstas adquieren gran relevancia en la Formación Profesional. Lo que se ha hecho ha sido buscar una posible solución a la situación a la que nos ha llevado la pandemia ocasionada por el Covid-19.
    La realización del módulo de FCT en la empresa, se podrá reiniciar en el punto donde lo dejó el alumno o alumna, siempre y cuando la empresa donde lo cursaba reinicie su actividad y su situación le permita poder seguir acogiendo alumnado en sus instalaciones.
    Todo el alumnado de 2º que debería realizar la FCT a partir de marzo de este año, tiene la posibilidad, si así lo desea, de solicitar la anulación de la actual convocatoria (renuncia), y volver a matricularse en el centro donde actualmente cursa 2º. De eta forma, podrá realizar el módulo de FCT en una empresa o centro de trabajo en el primer cuatrimestre del curso 2020-2021 y titularse.
    La posibilidad de poder elegir entre prácticas en la empresa o trabajo on-line no depende exclusivamente del centro y del alumno o alumna, sino que depende también de la situación en la que se encuentra la empresa y del estado de emergencia en el que nos encontramos. El nuevo módulo “FCT+Proyecto” se ha implantado para garantizar que aquel alumnado que no pueda realizar el módulo de FCT en la empresa o centro de trabajo, adquieran las competencias necesarias para conseguir el título.
    Muchas gracias.

  • Argazkia Susana Azofra
    2020-05-07

    Mi hijo estudia el segundo curso de un grado superior,llevaba dos días de prácticas cuando se suspendió (14/03/2020) todo tipo de actividad debido al covid-19.
    Teniendo en cuenta que lo que prima en la Formación Profesional son las prácticas y estas tienen una duración aproximada de tres meses,me cuesta entender que la opción que les ofrecen es QUEDARSE SIN PRACTICAS y en su lugar hacer un proyecto on line (teniendo la parte teórica del curso,ya aprobada) o matricularse en septiembre para poder realizar las practicas y así al final del curso 2021 obtener el titulo.
    Y a esto añadimos que el grado en él que mi hijo esta matriculado,el próximo curso desaparece de su centro y tendría que matricularse en otro centro.
    No entiendo como algo que se para por fuerza mayor,cuando se reanuda no se retoma desde el mismo punto donde se dejo.Aunque sea fuera de las fechas del curso escolar,estamos en una situación excepcional y todos lo debemos entender desde ese punto de vista.La ilusión de mi hijo era hacer las prácticas,obtener el titulo y ponerse a trabajar.¿Por qué no han consultado a los chavales y que ellos elijan prácticas o trabajo on line (estando abiertas las empresas para realizar las practicas)?.
    ¿Me gustaría que alguien me conteste en que condiciones se quedan estos chavales de cara al mundo laboral? A mí me parece que sobre todo, lo que se quedan es COJOS!!!,pero eso sí con titulo.
    Gracias,un saludo.

  • Argazkia Idoia
    2020-04-23

    Espero que se tenga en cuenta que los alumnos que tengan que ir de forma presencial retornan a sus casa donde pueden convivir con personas vulnerables a la enfermedad, casos de cancer, corazón o incluso personas mayores

  • Argazkia SN Robot
    @urrutizkin
    2020-04-24

    Comentario de Twitter:
    RT @trilemaedu: PAÍS VASCO
    22 de abril. Instrucciones educativas tercer trimestre
    https://t.co/Ir7kqMl428

    👉Amplía la información en nuest…

  • Argazkia SN Robot
    @PROQAp
    2020-04-24

    Comentario de Twitter:
    RT @trilemaedu: PAÍS VASCO
    22 de abril. Instrucciones educativas tercer trimestre
    https://t.co/Ir7kqMl428

    👉Amplía la información en nuest…

  • Argazkia Aritz Guerra López
    2020-04-24

    Un conocido lleva 1 mes cursando las practicas del segundo curso de un ciclo formativo superior, cuando les mandaron a casa. En la empresa hay gente trabajando, pero como son de prácticas, no les dejan reanudarlas, ya que se cancelaron las clases. ¿Se podría explicar por qué?
    Por otro lado, ahora les han dicho que o hacen un trabajo para acabar el curso y les den el título, o en septiembre, con el curso que viene harían las practicas, pero hasta que no finalice el curso, no les darían el título. ¿Es esto así?
    Esta persona quiere hacer las prácticas para poder desarrollar sus conocimientos y así poder comenzar a trabajar, pero también le gustaría tener el título para que junto a su título universitario pueda trabajar de lo que le gusta.
    ¿Pueden ayudar? Gracias.

  • Argazkia Idoia
    2020-04-23

    Espero que se haya tenido en cuenta que el alumnado o que pueda ir de manera presencial no hace correr peligro a los que tiene en casa. Ya que se puede dar el caso que en alguna familia haya problemas de salud, como cáncer, corazon o convivir xon personas mayores

  • Argazkia SN Robot
    @BaikaraF
    2020-04-22

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ‼️ Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako:

    ➡️ Irekiaren albistea: https://t.co/nrWWXfEAzs
    ➡️ De…

  • Argazkia SN Robot
    @iturribero
    2020-04-22

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ‼️ Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako:

    ➡️ Irekiaren albistea: https://t.co/nrWWXfEAzs
    ➡️ De…

  • Argazkia SN Robot
    @ErrekaldeEAJPNV
    2020-04-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👩🏻‍🏫 Plan Educativo del Gobierno Vasco para el final del curso escolar 2019-2020 ➡︎ https://t.co/lP7SVjjQvd (pdf)

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2020-04-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 👩🏻‍🏫 Plan Educativo del Gobierno Vasco para el final del curso escolar 2019-2020 ➡︎ https://t.co/lP7SVjjQvd (pdf)

  • Argazkia SN Robot
    @kaxka1974
    2020-04-22

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ‼️ Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako:

    ➡️ Irekiaren albistea: https://t.co/nrWWXfEAzs
    ➡️ De…

  • Argazkia SN Robot
    @IkaslanBizkaia
    2020-04-22

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ‼️ Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako:

    ➡️ Irekiaren albistea: https://t.co/nrWWXfEAzs
    ➡️ De…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)