Berriak Lehendakaritza
Eu

“Positiboa da batzuek ez etsitzea”, esan du Lehendakariak

2011.eko maiatzak 18

Lópezek bideoaren, Facebook-en eta Twitter-en bidez erantzungo die 15-M mugimenduak egingo dizkion galderei

Onda Cero irratian egin dioten elkarrizketan, López “ulerkor” agertu da Madrilgo Puerta del Solen kontzentratu den kolektiboari dagokionez. Eusko Jaurlaritzaren buruak igandeko hauteskundeen ondoren “askotariko akordioak” egingo direla adierazi du.Euskadin “normaltasun” sintoma bat izango dela adierazi du. Patxi Lópezek azpimarratu du Bildu hauteskundeetan dagoela “demokraziarako bidetik ibiltzen ari delako, eta ez al da hori beti eskatu dieguna?”, galdetu dio bere buruari.

Lehendakariak gaur Maiatzaren 15eko Mugimendua izan du hizpide. Batzuk “haserre eta suminduta daude krisi ikaragarri bat pairatzen ari garelako eta ez delako gure errua, baina guztiok ari gara ordaintzen, kontzentrazio horietan parte hartzen duen jendea batik bat”. Gainera, lehendakariaren esanetan, politikari batzuk, krisiaren ondorioetan pentsatu beharrean, “gauza ilunak, ustelkeriazkoak eta gauza sektarioak” egiten ari dira. Onda Cero irratian egin duen elkarrizketan Lópezek esan du “positiboa iruditzen zaiola pertsona batzuek ez etsitzea, gauzak aldatu nahi izatea; oker handia izango litzateke-eta mugimendu horiekin lotutako guztia antisistema dela pentsatzea, jaramonik ez egitea edo ez ulertzea; bertan esku hartzen duten guztiak antisistema bihurtzea izango litzateke”.

Lehendakariak Madrilgo Hauteskunde Batzarraren erabakia (gaur Madrilen deitutako kanpaldia debekatzea) beteko du, baina harrituta agertu da organo hori izan delako kontzentrazioa galarazi duena. Horren harira, bihar Twitter-en eta Facebook-en bidez, “haserretuei” erantzungo diela gogorarazi du.

Julia Oterok, Ajuria Enean (Gasteiz) egin dion elkarrizketan, lehendakariari hauteskundeen osteko itunei buruz galdetu dio. Lópezek aurreratu duenez, beraren alderdiak “ez du itunik egingo Bildurekin”; izan ere, herrialde honen “aurrerapen ororen kontra daude”, baina Euskadin “askotariko akordioak” lortuko direla aurreikusi du, eta, beraren ustez, “normaltasun-sintoma” bat izango da.

Eusko Jaurlaritzaren buruak Bilduk hurrengo hauteskundeetan parte hartzeari buruz ere hitz egin du. Lehendakariak esan du auzitegien erabakiak betetzen dituela. Horren harira, Patxi Lópezek azpimarratu du Konstituzio Auzitegiak Bildu legezkotzat jotzea erabaki duela “demokraziarako bidetik ibiltzen ari delako, eta ez al da hori beti eskatu dieguna?”, galdetu dio bere buruari.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)