Berriak Osasuna
Eu

Euskadin, guztira, 12.810 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 1.103 hildako eta 7.277 berreskuratu edo alta emanda

2020.eko apirilak 21

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 182 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.810 dira guztira. Horietatik 974 gure ospitaleetan ingresatuta daude.

 

Lurraldeka, hauek dira datuak:

  • ARABAN 3.294 kutsatu daude, eta horietatik 159 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.155 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 602 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, 2.361 positibo eman dituzte, horietatik 213, ospitaleratuta.

 

Apirilaren 21ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

53

159

323

3.294

BIZKAIA

110

602

565

7.155

GIPUZKOA

19

213

215

2.361

GUZTIRA EUSKADI

182

974

1.103

12.810

 

Atzo beste 22 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.103 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Ospitaleel bilakaera positiboa izaten jarraitzen dute.

Atzo iragarri bezala, gaurko buletinak aldaketaren bat egin du probak zenbatzeko orduan, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzunez. Orain arte, 59.342 egin dira guztira, eta atzoko egunean soilik 1.898 PCR eta 1.541 test azkar egin ziren. Egiten diren hamar testetik bederatzik emaitza negatiboa ematen ari dira.

Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 7.277 ziren.

 

Informazio gehiago datu-buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/20_abril_Boletin.pdf

 

2020ko apirilak 21, Vitoria-Gasteiz

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 21

    Los datos del boletín en referencia a hospitalizaciones y UCI están mal. Son los mismos del día anterior.