Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Sailak 169.600 euro bideratu ditu Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetako irakasleen prestakuntza ikastaroetarako (Gobernu Bilera 2020-04-21))

2020-04-21

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxeetan irakasleentzat burutzen dituzten prestakuntza-jarduerak diruz laguntzen dituen Agindua onartu du. Prestakuntza-jarduera horiek 2020-2021 ikasturtean burutuak izan beharko dute.

Deialdi honek 169.600 euroko diru kopurua du. Ikastetxe bakoitzak jaso dezakeen dirulaguntzarik handiena 32.000 eurokoa izango da, hautatutako prestakuntza-jarduera guztiengatik. Deialdian parte hartu ahal izango dute, Euskadin Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimenduta dauden itunpeko ikastetxe pribatuek.

Laguntza hauek eskatzeko interesa duten ikastetxeek, eskaintzen dituzten heziketa-zikloekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak aurkeztu beharko dituzte deialdira. Prestakuntza-jarduera bakoitzak gutxienik 10 orduko iraupena izan beharko du, eta 35 ordukoa gehienez.

Hurrengo ikasturteari begira, besteak beste, honako arlo hauekin loturiko prestakuntza-jarduerak bultzatuko dira: lanbide-espezializazioko programak ematea; lanbide-orientazioa; metodologia aktibo-kolaboratiboak aplikatzea prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan; teknologia aurreratuak erabiltzea prozesu horietan eta edozein espezialitatetako irakasleen artean ekintzailetzaren kultura indartzen duten ekintzak; edo STEAM kultura. Beraz, irakasleek irakasgai horietako batean dituzten gaitasunak hobetzen laguntzen duten prestakuntza-ekintzek puntuazio handiagoa izango dute eskabideak baloratzean.

 Honako gastu hauek ordaintzeko erabili beharko dira deialdi honen bidez jasotako laguntzak: ikastetxez kanpoko adituak kontratatzeak eragindako gastuak, edo prestakuntza-jardueretarako berariaz eskuratutako materialen gastuak ordaintzeko. Jasotako dirulaguntzak bateraezinak izango dira helburu berbera duten beste deialdi batzuetatik jasotako laguntzekin.

Iruzkin bat
  • 2020-04-22

    Vienen tiempos difíciles en los que la deuda global aumentará y con ello la deuda ecológica puede que ya no podamos vivir como hemos venido disfrutando en una nueva era geológica causada por el ser humano contamina.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko