Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jaurlaritzak Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua aldatu du, erabat digitala den administrazioan aurrera egiten jarraitzeko (Gobernu Bilera 2020-04-21)

2020-04-21
  • “Otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio elektronikoari buruzkoa”, aldatzen den bigarren aldia da, zazpi urtez indarrean egon ondoren
  • Herritarrek eta enpresek prozeduretan ez dute aurkeztu beharrik izango beste administrazio baten esku dagoen jatorrizko dokumenturik
  • Testuaren helburu nagusia da paperik gabeko administrazioa, gardena eta arina, herritarrentzat irisgarria dena, lortzea

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du “Dekretu-proiektua Administrazio elektronikoari buruzko dekretuaren bigarren aldaketarena”. Gaur onartu den testuak administrazio elektronikoa lehenbiziko aldiz arautu zuen 2012ko dekretua aldatzen du. Dekretua aldatzen den bigarren aldia da, eta lehenengo aldaketa 2015ean egin zen, egoitza elektronikoaren helbidea euskadi.eus domeinura aldatzeko. Dekretuaren bidez lortu nahi da izapidetze elektronikoa izatea hemendik aurrera jarduteko ohiko modua eta, era horretara, izapideak paperean egitea baztertu ahal izatea. 2012an “Administrazio elektronikoari buruzko dekretua” onartu zenetik, pixkanaka aurrera egin da administrazio publikoan baliabide elektronikoak erabiltzea sustatzeko bidean. Horrez gainera, azken aldian egindako lege-aldaketek eskatzen zuten aldaketak egitea administrazio elektronikoaren hainbat arlotan.

Horrela, artikulu bakarra duen dekretuaren helburua da herritarrek, zerbitzu publikoez baliatzeko edo administrazio-prozedurak izapidetzeko orduan, administrazioarekin dituzten harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzeko duten eskubidea garatzea.

Testuak, bestalde, zerbitzu publikoak ematean eta izapidetzen diren administrazio-prozeduren kudeaketan administrazio-jardunerako funtsezkoak diren beste hainbat gai ere arautzen ditu, besteak beste:

  • Egoitza elektronikoa.
  • Iragarki-ohol elektronikoa.
  • Herritarrak eta administrazioa nola identifikatu eta haien jarduna nola autentifikatu.
  • Ahalordearen erregistro elektronikoa.
  • Erregistro elektronikoa.
  • Komunikazio elektronikoak.
  • Agiri elektronikoak eta agiri horiek nola gorde behar diren.

E- ADMINISTRAZIOA

Gobernu Kontseiluak onartutako testuak ahalbidetuko du herritarrek, administrazioarekin jardutean, jatorrizko agiririk, beste edozein administrazioren esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumenturik edo landutako daturik, aurkeztu beharrik ez izatea.

Horrela, paperik gabeko administrazio garden eta arinago bat, herritarrentzat eta enpresentzat irisgarriagoa den administrazio bat, lortu nahi da, eskubideak gauzatzea eta prozeduren balio juridikoa erabat bermatuta. Horrez gainera, administrazioak behartu dezake, prozedura jakin batzuetarako, berarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak soilik erabiltzea.  

Dekretuak jasotzen duen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo guztiak egongo dira egoitza elektronikoaren barruan, eta lankidetza-hitzarmenen bidez beste administrazio publiko batzuekin batera erabiltzeko egoitzak sortu ahal izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazio elektronikoaren arloko zerbitzu komun hauek egongo dira erabilgarri egoitza elektronikoan: erregistro orokorra, ahalordeen erregistro orokorra, izapide elektronikoak eta benetako kopiak egiteko gaitutako funtzionarioen erregistroa, egoitza elektronikoko prozeduren fitxak, identifikazio eta sinadura sistemak, izapideen kudeatzailea, eredu espezifikoen kudeatzailea, prozedurei hasiera emateko eskaeren aurkezpen masiborako sistemak, jakinarazpena, herritarren karpeta, artxibo bakarra, ordainketa-pasabidea, datuak eta dokumentuak egiaztatzeko zerbitzuak, datu-bitartekaritzarako plataforma, iragarkien ohola, zerbitzuen katalogoa eta kexen eta iradokizunen postontzia. Horrez gainera, sortzen joan ahala joango dira zerbitzuak gehitzen.

HERRITARRAK ORDEZKATZEKO GAIKUNTZA

Herritarrak ordezkatzeko gaikuntzaren kasuan, horretarako eskumena duen organoak egingo du, era horretara, interesdunek beste pertsona batzuk ordezkari modura jar ditzaketen administrazio-prozedurak ebatzi ahal izateko.  Gaikuntzarako beharrezkoa izango da ordezkari gaitua izendatu dela zehaztea, bai eta gaikuntza zein izapidetarako eta prozeduratarako den ere.

Gainera, hemendik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko ahalordeen erregistro elektroniko orokorra sortuko da. Erregistro hori ez da publikoa izango eta nahitaez jasoko dira administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonek hirugarren pertsona ordezkariei administrazio publikoen aurrean euren izenean jarduteko apud acta, aurrez aurre edo elektronikoki emandako ahalorde orokorrak behintzat.

ESKABIDE DINAMIKOAK

Administrazio elektronikoari buruzko dekretuaren bigarren aldaketaren dekretua” onartzen denetik aurrera, administrazioak eskabideen eta gainerako dokumentuen eta izapideen eredu elektronikoak jarriko ditu interesdunen eskura egoitza elektronikoan. Gainera, prozedurei hasiera emateak ahalbidetuko du zati dinamiko elektronikoak sartzea, bai eta automatikoki egiaztatzea ere emandako informazioa. Interesa duten pertsonek prozeduren izapidea zertan den jakiteko informazioa ere kontsultatu ahal izango dute.

Iruzkin bat
  • 2020-04-21

    Como siempre a remolque y que tenga que llegar por una situación tan dramática. Aún así, que se cumpla lo que ya hace mucho debía ser y sea en buena hora y yendo a más (como el voto electrónico).

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko