Berriak Osasuna
Eu

Euskadin, guztira, 12.628 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 1.081 hildako eta 7.124 berreskuratu edo alta emanda

2020.eko apirilak 20

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 59 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.628 dira guztira. Horietatik 974 gure ospitaleetan ingresatuta daude.

Lurraldeka, hauek dira datuak:

  • ARABAN241 kutsatu daude, eta horietatik 162 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.045 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 603 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, 2.342 positibo eman dituzte, horietatik 209, ospitaleratuta.

 

Apirilaren 20ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

10

162

318

3.241

BIZKAIA

35

603

551

7.045

GIPUZKOA

14

209

212

2.342

GUZTIRA EUSKADI

59

974

1.081

12.628

 

Atzo beste 19 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.081 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera.

Bestalde, atzo 2.340 test egin ziren. Guztira 57.284 proba egin dira. Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 7.124 ziren.

 

OHARRA

Bihartik aurrera, buletinak probak kontabilizatzeko modua aldatu du, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzunez.

 

Orain arte, eskaintzen ziren kasu positiboen kopurua PCR eta test azkarren baturaren emaitza zen. Hemendik aurrera, bereizita emango da.

 

Informazio gehiago datu-buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/19_abril_Boletin.pdf

 

2020ko apirilak 20, Vitoria-Gasteiz

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 21

    Aprender a convivir con patógenos con la contaminación están más activos por lo que lo de las medidas preventivas van a estar a la orden del día, estaría bien tomar indicadores para saber cuándo aflojar el ritmo y que esos indicadores nos aconsejaran ir en una u otra dirección, indicadores dinámicos digitalmente activos y participativos respetando protección de datos personales..

Ekitaldiko kargudunak