Berriak Osasuna

Euskadin atzo egindako probetan %95 negatibo eman zuten COVID-19an

2020-04-19

Kutsatuak 12.569dira, hildakoak 1.062 eta osatutakoak edo alta emandakoak 6.972

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 214 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.569 dira guztira. Horietatik 999 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Lurraldez lurralde:

ARABAN, 3.231 kutsatu daude, eta horietatik 166 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 7.010 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 612 ospitalean daude.

GIPUZKOAN 2.328 dira positiboak, eta horietatik 221 daude ospitalean.

Apirilaren 19ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

37

166

315

3.231

BIZKAIA

142

612

538

7.010

GIPUZKOA

35

221

209

2.328

EUSKADI GUZTIRA

214

999

1062

12.569

Atzo beste 42 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.062 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera.

Bestalde, kutsatuen ehunekoak behera egiten jarraitzen du egunetik egunera. Atzo guztira 3.481 test egin ziren, orain arte egindako test kopururik handiena, eta horietatik %5ek bakarrik eman zuten positibo. Guztira 54.776 proba egin dira.

Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 6.972 ziren.

Informazio gehiago datuen buletinean:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/18_abril_Boletin.pdf

6 iruzkin
  • 2020-04-21

    Hacer seguimiento mayor población de más riesgo conforme vamos aprendiendo de la enfermedad, al menor síntoma de resfriado tomar medidas no esperar vaya a más y pueda dar lugar a complicaciones al bajar las defensas. No esperar se vaya al ambulatorio sin más cualquier dolencia cuando quizás se pueda hacer seguimiento a distancia, ya que los centros de salud son lugares de exposición de más riesgo.

  • @JavierZarraona1
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Euskadin atzo egindako probetan %95 negatibo eman zuten COVID-19an ➡︎ https://t.co/RiZSHVFrl4

  • @JavierZarraona1
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El 95% de las pruebas realizadas ayer en Euskadi dieron negativo en COVID-19 ➡︎ https://t.co/VDnMNahgYx

  • @gananzia
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    El 95% de las pruebas realizadas ayer en Euskadi dieron negativo en COVID-19 https://t.co/qnRbFa8TIH https://t.co/sCWNzlUE6S

  • @Gob_eus
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    🔵 Euskadin atzo egindako probetan %95 negatibo eman zuten COVID-19an ➡︎ https://t.co/RiZSHVFrl4

  • @Gob_eus
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    🔵 El 95% de las pruebas realizadas ayer en Euskadi dieron negativo en COVID-19 ➡︎ https://t.co/VDnMNahgYx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan