Eu

Eusko Jaurlaritzak kontsultarako atari bat ireki du osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz

2020.eko apirilak 19
  • Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta estatuaren laguntza guztiak kontsultatzeko bilatzaile exhaustibo bat da.
  • Atari berria herritarrei eta gizarte-zerbitzuen eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzentzen zaie.
  • Bilatzailea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du SIIS Dokumentazio eta Azterketa Zentroarekin lankidetzan, eta helbide hauexetan kontsulta daiteke: www.covid19laguntzak.siis.net, gaztelaniarako; www.covid19laguntzak.siis.net/eu, euskararako. Eskueran dago, halaber, www.euskadi.eus webgunean

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 19a

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak atari berri bat jarri du martxan interneten: #covid19Laguntzak. Haren helburua da EAEko herritarrei, gizarte-zerbitzuen profesionalei eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeei COVID-19aren eraginari aurre egiteko dauden gizarte-laguntza guztien gaineko informazio osoa eskueran jartzea.

Bilatzaile exhaustibo eta oso bat da, eta hainbat kanaletatik heldu daiteke bertara: euskadi.eus webgunea, edo www.covid19laguntzak.siis.net helbidea, gaztelaniaz, eta www.covid19laguntzak.siis.net/eu, euskaraz.

Atari horren bitartez, Covid-19ak eragindako ondorio kaltegarriak arintzeko askotariko erakunde eskudunek abian jarri dituzten laguntza eta prestazio ekonomiko guztien gaineko informazioa ematen da.

Bilatzaileak balio du aktibatu diren prestazioak laster eta erraz aurkitzeko: langabeziarako, diru-sarrerak gutxitzeagatik, etxebizitzarako, kontziliaziorako edo oinarrizko beharrizan eta hornikuntzetarako. Gainera, etengabe eguneratzen den atariak erraztu egiten du Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntzak, prestazioak, luzamenduak eta salbuespenak kontsultatzea.

Laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruz dagoen informazioa bistaratu ez ezik, atari berriak, gainera, organo kudeatzailerako esteka bana ematen du, laguntza bertan eskatu ahal izateko. 

Adibidez, bilatzaileak aukera ematen du DSBE edo RGIren hartzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko: ezin dute Aldi baterako kontratu-amaierako langabezia-sorospen berezia eskatu, bateraezina baita dagoeneko jasotzen duten laguntzarekin; aldiz, Etxe-zerbitzarientzat onartutako sorospen berezia jaso dezakete. Edo 30 urte baino gutxiago duten gazteek ezagutu dezakete zein prestazio dituzten alokairurako laguntzak jasotzeko, edo zer eska dezaketen aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente edo ERTE batean badaude. 

“Asmoa izan da bilaketa errazak egiteko balio duen erreminta bat sortzea, hala herritarrentzat nola gure profesionalentzat; alarma-egoera dela eta, pertsona batek behar izan dezakeen informazio guztia eguneratuta ematen duen mapa bat”, nabarmendu du Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko abuztuak 02

    Me parece muy bien que se ayude a las personas por todo este tema que estamos pasando . Me gustaría proponer un sistema para seguir ayudando como están hasta ahora y cuando todo esto termine.
    La cuestión es cuando se da el dinero en metálico a los solicitantes, ese dinero alfinal la mayoría no va para ese fin. Propongo una solución para que se mire por parte del gobierno bien. Ese dinero para comida que sean por vales para supermercados que se puedan acoger a esa formula, después los solicitantes deberían presentar el tiket de compra para ver en qué se an gastado ese vale. En los arriendos de casa, que sea el gobierno vasco que gestione directamente con el dueño de la vivienda y cada tres meses o 6 que presenten empadronamiento de dicha vivienda para que no haya subarriendo no deseados . La cuestión es que no pase dinero en metálico por las manos de los solicitantes. Les ayudaría a que se muevan para buscar un empleo y no quedarse en casa esperando solo la ayuda. Que tengan cono ahora cursos para los que están bajos en cualidades .muchos no podrán sacar dinero para poder construir sus casas fuera del país ya que no dispondrán de ese dinero. El gobierno vasco será quien intermediar tanto en las ayudas a las familias en comida, vivienda , ropa y demás . Hay mucho fraude y se puede controlar al 100 por cien pero es hablar con empresas que se quieran involucrar , y quien realmente necesite la ayuda la tenga en ese sistema que propongo. Se de matrimonios que supuestamente están rotos solo para cobrar la ayuda por cada cónyuge eso habría que mirar también en visitas sin avisar a las viviendas de dichos sujetos .
    Evitando dinero en metálico en manos de personas que tienen otras intenciones nunca se acabará con la pobreza, y quien no quiera esa fórmula esque realmente el dinero que espera del gobierno vasco es para otras cosas.
    Otro motivo es para impulsar la vivienda digna para gente en ellos me incluyo , que es imposible encontrar pisos subvencionados por el gobierno vasco ya que hay municipios como el de Getxo que apenas hay pisos de protección, yo con mi edad no puedo pedir un crédito para pagar lo que están pidiendo ahora en los alquileres .
    Entre todos seguro que podemos cambiar todo este sistema. Me tocó un piso el alokabide yo contento pero al cabo menos de 3 años nos comentaron que al dueño quería el piso , nos dieron un plazo para abandonarlo, y nos buscaron otro en galdakano , en mitad de curso y con los trabajos que teníamos eran par poder dejarlos o dejar la vivienda ya por la distancia que era insoportable
    Encima con el trabajo que tuvo mi mujer y una cuñada para limpiarlo, lo dejamos limpio pero Alokabide o bizigune se les ocurrió No devolver la fianza por como dejamos el piso , teniendo fotos de como estaba el piso al entrar y fotos de como lo dejamos y eso que era del gobierno vasco o de esa empresa de visesa, bizigune o como se llame. No hay derecho a eso y aún seguimos esperando.

  • @SiiS_doc
    2020.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Kontsultarako atari bat ireki da osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz ➡︎ https://t.co/Cv1UwObFtK

    👉🏻 E…

  • @mikel_uriguen
    2020.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Kontsultarako atari bat ireki da osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz ➡︎ https://t.co/Cv1UwObFtK

    👉🏻 E…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Kontsultarako atari bat ireki da osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz ➡︎ https://t.co/Cv1UwObFtK

    👉🏻 E…

  • @galdakaoko_eaj
    2020.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Kontsultarako atari bat ireki da osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz ➡︎ https://t.co/Cv1UwObFtK

    👉🏻 E…

Ekitaldiko kargudunak