Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Zabaleta: “Jaurlaritzak ahal duen guztia egingo du kooperatibei gizartean dagokien lekua emateko”

2011.eko maiatzak 18

Kooperatiben ereduak indarrean dirauela azpimarratu du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, eta "Euskadiko ekonomiaren funtsezko zutabea eta ekoizpen-ehunaren identitate-ikurra" dela adierazi du.

ERKIDE Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren ohiko batzar nagusiaren hasieran parte hartu du Zabaletak, eta ekitaldi horretan baikor agertu da kooperatibak sortzeko egun dugun dinamikari buruz, krisi ekonomikoak eragindako murrizketen garaia gainditzen ari garen honetan.

Miñaoko (Araba) industrialdean izandako ekitaldian, Jaurlaritzaren borondatea adierazi du Zabaletak: "ahal duen guztia egitea Euskadiko kooperatibismoari gizartean dagokion lekua emateko". Ildo horretan kokatzen dira "kooperatiben mundua garatzea eta erakunde-egitura berrian gizarte-solaskide gisa integratzea helburu Eusko Legebiltzarrak onartutako 24 ebazpenak, azpimarratu du sailburuak".

Horrez gain, "Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikien Legea guztiz garatzea eta notaritzekiko konexio telematikoa ezartzea" Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak kooperatibismoari ematen dion sostenguaren erakusgarri dira. Sailburuak azaldu digunez, "Jaurlaritzak aholkularitza emateko eta izapideak hasteko guneak ezartzen jarraitzea aurreikusten du, kooperatiba txikiei zuzenduta". Horrez gain, foru-ogasunekin lan egingo du, kooperatibei eta gizarte-ekonomiako gainerako enpresei babes-fiskala emateko araubidea eguneratzeko neurriak har ditzaten.

Sektoreak izan duen hazkundeari buruz, sailburuak azpimarratu duenez, "2008. urtean elkarlaneko 48 kooperatiba eratu ziren, eta 2009. urtean, berriz, 107". 2010. urtean 133 kooperatiba berri sortu ziren, eta aurtengo lehenengo lau hilabeteetan aurreko urteko % 60 sortzera iritsi da; 2010. urteko epe horretan 21 kooperatiba sortzetik aurten 35 sortzera igaro da.

Langileen kopuruetan ere igarri dira enpresa-jarduera haztearen ondorioak, % 2,46 hazi baitira. 2009. urtean 42.946 langile zeuden, eta iaz 44.003.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)