Eu

Eusko Jaurlaritzak EPSCO Kontseiluaren Enplegu eta Gizarte Politiketako txostenetako europar aurrerapenak bidali dizkie autonomia-erkidegoei

2020.eko apirilak 17
  • Euskadik seihileko honetan EPSCO Ministroen Kontseiluaren barruan duen ordezkaritzari lotuta

Brusela/Vitoria-Gasteiz, 2020-04-17

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Enplegu eta Gizarte Politikei buruzko europar eztabaida-dosier batzuetan ikusten ari diren aurrerapenak biltzen dituen txosten bat bidali die estatuko beste autonomia-erkidegoei, Euskadik seihileko honetan EPSCO Ministroen Kontseiluaren barruan duen ordezkaritzari lotuz. 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Marcos Murok, txosten bat bidali die Sail eta Ministerioetako ordezkariei. Bertan, Enplegu eta Gizarte Politikei buruzko dosier batzuetan Kontseiluan ikusten ari diren aurrerapenen berri bildu du; izan ere, Euskadi EBrako Bruselan duen Ordezkaritzaren bidez ari da parte hartzen.

Murok azaldu duenez, “koronabirus-pandemiak eragindako egoera dela eta, ez da Kontseiluko lantaldeen bilkura fisikorik aurreikusi hurrengo asteetarako, eta ez da Ministroen bilkura formalik egingo. Beharrezkoa denean, bideokonferentziak egiten dira ministerioen artean, estatus informal batez.  Bideokonferentzien prestaketa eta jarraipena Ordezkari Iraunkorren Batzordean egingo da (Coreper); Batzorde hori EBn estatu kideek dituzten pertsona ordezkariek osatzen dute, eta enbaxadore maila dute”.

Idatzizko erabaki garrantzitsuak hartzeko gunea Coreper da. Halaber, aurreikusten da Kontseiluak erabakiak hartu baino lehen Coreperren edukiak prestatuko direla eta, beharrezko denean, ministroak eztabaida politiko batean arituko direla bideokonferentzia informalean.

Txostenean, onartu diren eta Seilhileko Europarrari buruzko gaien artean, honako gai hauen inguruko Kontseiluaren ondorioak bildu dira: 2020ko Hazkunde Jasangarrirako Urteko Estrategia eta Enpleguari buruzko Txosten Bateratua, biak ere 2020ko apirilaren 8an idatziz onartuak. 2020ko enpleguari buruzko txosten bateratua ere bildu da, 2020ko apirilaren 8an idatziz onartua.

Izapidetzeak

“Behartsuenei Laguntzeko Europako Funtsaren barruan (FEAD), araudi hauexek dira izapidetzeko bidean: Europako Parlamentu eta Kontseiluaren Erregelamendu proposamena, Europako Parlamentuak COVID-19aren krisiari aurre egiteko neurri zehatzak sartzearen inguruan 223/2014 (EB) Erregelamendua eraldatzen duena, gaur goizean jada onartua; Iraupen luzeko zainketetarako eta lan- eta familia-bizitza kontziliatzeko proposamenak, luzerako zainketek familia-bizitza eta lanbide-bizitza kontziliatzeko dituzten ondorioei buruzko Kontseiluaren Ondorioen Proiektuan; eta Reskilling eta upskilling, gaitasun berrien ikasketa eta konpetentzien hobekuntza,  Reskilling eta upskilling gaiei buruzko Kontseiluaren Ondorioen Proiektuaren esparruan, horiek oinarri hartuta jasangarritasuna eta enplegagarritasuna areagotzeko, ekonomia eta gizarte-kohesioa suspertzen laguntzeari begira”, adierazi du Murok.

EPSCO lantaldearen baitan indarrean diren beste izapidetze batzuk hauexei buruzkoak dira: demografia-erronkak (demografia-erronkei heltzeko jarraitu beharreko bideari buruzko Kontseiluaren Ondorioen Proiektua); Enplegu Batzordearen ezin besteko mezuak gaitasunen faltari eman beharreko erantzun politikoen inguruan eta gaitasunak hobetzeko ibilbideei buruzko Gomendioaren inguruan, artean Kontseiluak berresteke duena; eta Kontseiluaren Erabakia, indarkeria eta jazarpenari buruzko LANEren hitzarmena berrestea estatu kideei baimentzen diena.

Marcos Murok autonomia-erkidegoetako ordezkariei adierazi dienez, “Covid19 epidemiaren inguruan Batasunean bizi dugun egoera ikusita, Kontseiluak helaraziko dizkigun jarraibideen zain gaude prestaketa-bilkuren eta Kontseiluaren bilkuren datak aldatzeari buruz, eta berehala jakinaraziko dugu hori”. Hurrengo Kontseilua Luxenburgon egingo da ekainean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak