Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Lonja eta portuetan segurtasun protokoloak errespetatzen ari dira eta prest daude antxoaren kostera abiatzeko

2020-04-17
  • Arantzaleek erabaki dute barku bakoitzaren eguneko arrantza kopurua 10.000 kilotik, 6.000 kilora jaistea
  • Tapiak baieztatu du Eusko Jaurlaritzak krisiaren hasieratik landu dituela lehen sektoreko produktore guztien salmentak bermatzeko bideak

Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan saioan elkarrizketa egin diote gaur goizean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuari. Astelehenean abiatuko den antxoaren kosterari buruz galdetuta, sailburuak adierazi du arrantzaleak oso ondo ari direla segurtasun protokoloak betetzen, eta berdelarekin egon ez den bezala, ez dela antxoarekin ere arazorik espero.

Tapia sailburuak esan du arrainaren kontsumoak behera egin duenez arrantzaleek adostu dutela, barku bakoitzak eguneko 6.000 kilo arrantzatzea (aurreko urteetan 10.000 kilo arrantzatzen zituen ontzi bakoitzak eguneko) prezio egokian saldu ahal izateko.

Arrantzaleen lana balioan jartzeaz gain, sailburuak lehen sektoreko produktoreen lana ere aipatu du, eta sektorearen garrantziaz ohartuta, koronabirusaren krisiaren hasera hasieratik salmentak bermatzeko hartu diren neurriak ere azaldu ditu.

Elkarrizketan gainera, egungo osasun krisiak eragin dezakeen krisi ekonomikoaz, eta enpresei zuzendutako laguntzez ere aritu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)