Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana" iragarri du

2020-04-17
  • Planaren oinarria da normaltasun-ohiturak pixkanaka berreskuratzea, hiru baldintza errespetatuz: pertsonen taldekatze fisikoa murriztea, maskarak erabiltzea hurbiltasun-egoeretan, eta higiene pertsonaleko eta espazio partekatuak garbitzeko neurriei eustea

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean, Iñigo Urkullu lehendakaria prentsaurrekoan agertu da, bide telematikoz, Osasun Sailburu Nekane Murgarekin batera.

Iñigo Urkullu lehendakariak "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana" iragarri du. Plan hori Espainiako Gobernuarekin, foru-aldundiekin eta Eudelekin partekatu behar dela, eta osasun-agintariek ezarritako mugek baldintzatuko dutela nabarmendu du. Muga horien oinarria OMEren Europako Adituen Taldearen jarraibideetan oinarritzen da.

Hala, plana pixkanaka normaltasunera hurbiltzen duten ohiturak berreskuratzean oinarrituko dela azaldu du, eta hiru baldintzaerrespetatu beharko dituela:

  • Pertsona-taldeak mugatzea bi metroko distantzia errespetazen ez denean;
  • Pertsonen arteko hurbiltasun fisikoko egoeretan maskarak erabiltzea; eta
  • Norberaren higienerako eta espazio partekatuen garbiketarako neurriak mantentzea.

"Pandemia erabat gainditu dela bermatzeko behar den denboran eutsi beharko zaie hiru baldintza horiei. Guztiok ohitu beharko dugu arduratsuak izaten ", zehaztu du Urkulluk.

Era berean, Lehendakariak jakinarazi du, duela hamabost egun aurreratu zuen bezala, Espainiako Gobernuko presidenteari lehentasunezko deskonpresiorako neurri sozial eta ekonomiko batzuk martxan jartzea proposatuko diola.

Aste honetan hasi da lantokietara pixkanakako itzulera. Lehendakariak balioa jarri du akordioa lehenetsi dela enpresen barruan, eta ezarritako prebentzio- eta segurtasun-protokoloak errespetatu direla.; gainera, adierazi du ia ez dela salaketa edo gorabehera aipagarririk izan. "Elkarrizketa Sozialaren bideak erakutsi du emankorra dela, eta Jaurlaritzak erne zainduko du bete beharreko protokoloak beti errespetatzen direla. Osasuna eta enplegua bateragarriak direla frogatzen ari da ", adierazi du.

"Datozen hilabeteetan normaltasuna berreskuratzeko baldintza izango da segurtasun-, higiene- eta urruntze-neurri zorrotzak modu kolektiboan eta indibidualean betetzea", amaitu du lehendakariak.

Bestalde, Osasun Sailburu Nekane Murgak Euskadiko koronabirusaren egoeraren datu eguneratuen berri eman du.

9 iruzkin
  • 2020-04-17

    Me gustaba la solución de petróleo solidificado para gestionar problemas de logística a petróleo regalado se puede aprovechar.

  • 2020-04-17

    Esto es un aviso a personas navegantes problemas de la contaminación donde se demuestra el dinero no se puede comer. Acostumbrarse a vivir con menos ayudando a quien no tiene y por circunstancias no puede cuando se dan abusos lobbies capitales frente a las desigualdades brechas de conocimiento hacen el mundo vaya a varias velocidades aunque la enfermedad nos iguala cuando no hubiese remedio ataca a gente de cualquier esfera. Esperemos este patógeno no haya venido de una misión o agente espacial se hubiese colado en la tierra.

  • 2020-04-17

    Eskerrik asko benetan plan honen edukiarengatik haurrei begira.
    Azkenean eta lehen aldiz proposatzen dira etxean hilabete daramaten umeen aldeko neurriak, behintzat paseo txiki bat eman dezaten ahalbidetzeko (Europa osoan hori posible denean). Mesedez, presio egin Madrideko Gobernuari aukera hori laster egia bilakatu dadin, zeren eta dakidanez orain arte umeen "ongizatearen" alde hartutako erabaki bakarra txutxe-dendei irekitzeko baimena ematea izan da, etxean "gozo" egon daitezen.

  • @3Julin
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El Lehendakari @IUrkullu ha anunciado un “Plan de Transición a la Nueva Normalidad” ➡︎ https://t.co/IWo9Dd1ekQ

    ℹ️ Se asenta…

  • @pitxona2
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El Lehendakari @IUrkullu ha anunciado un “Plan de Transición a la Nueva Normalidad” ➡︎ https://t.co/IWo9Dd1ekQ

    ℹ️ Se asenta…

  • @nmelg
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @iurkullu Lehendakariak "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana" iragarri du ➡︎ https://t.co/DoUko2RKXO

    ℹ️ Plana pixkanaka…

  • @inakiCalvo7
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia https://t.co/8l9dcbsFNW

  • @Gob_eus
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    🔵 @iurkullu Lehendakariak "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana" iragarri du ➡︎ https://t.co/DoUko2RKXO

    ℹ️ Plan… https://t.co/V5Dg9tV6im

  • @Gob_eus
    2020-04-17

    Comentario de Twitter:
    🔵 El Lehendakari @IUrkullu ha anunciado un “Plan de Transición a la Nueva Normalidad” ➡︎ https://t.co/IWo9Dd1ekQhttps://t.co/N0xaf0XnyX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)