Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Sonia Pérez Ezquerra sailburuari elkarrizketa Herri Irratian

2020.eko apirilak 16

Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak elkarrizketa bat eman dio Herri Irratia irratiari.

Sailburuak uste du COVID19k eragindako osasun-larrialdiak are gehiago ikusarazi digula tokiko merkataritzak gure kale, hiri eta herrien dinamizazioan eta bizitzan duen garrantzia. Sailaren ahalmena diren sektore ekonomikoek eragin handia izan dute, eta hainbat faktorek baldintzatuko dute krisitik ateratzea. Turismoari dagokionez, irteera-abiadura desberdinak izango ditugu, eta horiek munduko egoeraren araberakoak izango dira; izan ere, gure helmuga igorleak une honetan pandemoiaren eraginpean daudenen gailurrak pairatzen ari dira. "Helmuga seguruak sortu behar ditugu, garraio eta bidaiari seguruekin". Dena osasun-eskakizunek baldintzatuko dute, baina aurten barne-turismoaren sustapena bultzatuko da, hurbileko autonomia-erkidegoetatik datozen pertsonak etor daitezen. Euskadin baditugu helmuga eta baliabide profesional eta dibertsifikatuak, turista mota horiei mesede egingo dietenak.

Eusko Jaurlaritza laguntza eta informazioa ematen ari zaio sektoreari, eta hainbat neurri ekonomikotan ari da lanean. Ildo horretan, Sonia Pérez Ezquerra sailburuak adierazi duenez, "Lehenik eta behin, enpresei eta saltokiei laguntza ekonomikoa emateko neurriak lantzen ari gara, eta, ondoren, suspertzeko eta sustatzeko kanpainez gain, bonuen bidezko kontsumoa suspertzeko bigarren fasean gaude".

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 17

    Habilitar formación a distancia para cursos subvencionados minimizando lo presencial, disponer canales telemáticos, no se puede poner en riesgo personal y del entorno cuando haya personas puedan ser asintomáticas asisten presencialmente y haya momentos no se haya garantizado la prevención. Nueva modalidad de formación a distancia con garantías de aprendizaje pruebas necesarias.

  • 2020.eko apirilak 17

    Además la brecha educativa parece tener relación para manejarse ante imprevistos, capacitar digitalmente incluso al comercio local se puede estudiar a distancia, la inteligencia artificial puede ayudar a saber con lo que contamos para conocer de antemano si es mucho o poco incluso puede darle un simil de plan de inversión o de actuaciones según rendimientos esperados. Se dice a veces una máquina no trucada invierte mejor que muchas cabezas pensantes, incluso para investigación de vacunas.

  • 2020.eko apirilak 16

    Bien lo del ingreso mínimo vital con itinerario de inserción, la pobreza y exclusión además de traer desigualdades suele venir acompañada de problemas de salud por faltar lo más básico y además hay ayudas no llegaban a toda la población cuando a veces se piden papeleos no se pueden entregar o requisitos no se pueden cumplir personas foráneas tienen una choza en el extranjero donde alojan a la familia y automáticamente se excluye de la ayuda pese a ser la propiedad de escaso valor y a alguien con un vehículo de más valor darle la ayuda.

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)