Berriak Osasuna
Eu

Atzo egindako 10 probatik ia 9k negatibo eman zuten COVID-19an

2020.eko apirilak 16

Igo egin da heriotza-kopurua,  eta guztira 956 dira hildakoak; osatutakoak edo alta emandakoak, berriz, 5.813 dira

 

Azken orduetan, konfirmatutako beste 315 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.790 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.213 gure ospitaleetan ingresatuta daude.

Lurraldez lurralde:

ARABAN, 3.118 kutsatu daude, eta horietatik 193 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 6.442 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 741 ospitalean daude.

GIPUZKOAN 2.230 dira positiboak, eta horietatik 279 daude ospitalean.

 

Apirilaren 16ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

43

193

290

3.118

BIZKAIA

203

741

489

6.442

GIPUZKOA

69

279

177

2.230

EUSKADI GUZTIRA

315

1.213

956

11.790

 

Atzo beste 54 hildako izan ziren Euskadin, eta guztira, beraz, 956 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz. Bestalde, 5.813 lagun dira osatuta edo alta emanda daudenak.

Behera egin du berriz ere positiboen ehunekoak ere, orain arteko txikiena izateraino; atzo egindako 2.971 proben % 11, eta horrek esan nahi du 10 probatik 9k emaitza negatiboa izan zutela. Guztira 45.033 test egin dira orain arte.  

Behera egiten jarraitzen dute ospitaleratzeek, eta atzo herenegun baino 63 pertsona gutxiago zeuden ingresatuta.

Gaur egindako prentsaurrekoan, Mikel Sánchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak nabarmendu duenez, datu horiek guztiek soilik egiaztatzen dute bere horretan eta inolako zirrikiturik utzi gabe eutsi behar diogula gure ahalegin eta konpromiso indibidualari eta kolektiboari, horixe baita pandemia gainditzeko modu bakarra.   

Sánchezek azpimarratu du Osasun Saila eta Osakidetza, eta Jaurlaritza osoa, ahalik eta test gehien egiteko etengabe egiten ari diren ahalegina, bai antolaketa asistentzialean bai ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan ere, proba-erreminta berriak izan ahal ditzagun.  

 

Informazio gehiago, datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/15_abril_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilak 16

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2020.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    🔵 Casi 9 de cada 10 pruebas realizadas ayer dieron negativo en COVID-19 ➡︎ https://t.co/eYpyzX3SDL https://t.co/6tpIyxxExc

  • @Gob_eus
    2020.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    🔵 Atzo egindako 10 probatik ia 9k negatibo eman zuten COVID-19an ➡︎ https://t.co/tAHsH5zm8H https://t.co/OXunDxBH6L

Ekitaldiko kargudunak