Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Lehendakariak Euskadiko Gurutze Gorriaren egoitza bisitatu du eta osasun krisian egiten ari den lana eskertu du

2020-04-15
  • Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du gizarte-inklusioaren sustapena uko egin ezin zaion helburua dela, kohesioa duen gizartea guztion ondasuna baita”

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Gurutze Gorriaren egoitzara bertaratu da gaur eguerdian, Nekane Murga Osasun sailburuarekin,  Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuarekin batera. Bertan, aukera izan du Gurutze Gorriari azken asteotako lana eta, Guztion ArteanSarearen bitartez bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko boluntarioei eman dien laguntza eskertzeko. 

Urkulluri eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzari Aitor Allende Euskadiko Gurutze Gorriko koordinatzaileak, Xabier Manzano Euskadiko Gurutze Gorriko idazkariak eta Jesus Cantero Arabako Gurutze Gorriko buruak egin diete harrera. Elkarrekin, Gurutze Gorriaren Vitoria-Gasteizko instalazioak bisitatu dituzte. Hor zeudela, call centerrean gelditu dira; izan ere, erakundeak bertatik koordinatzen ditu boluntarioen eskaintzak GuztionArtean Sarearen bitartez, Eusko Jaurlaritzak beste eragile batzuekin batera (tartean dela Gurutze Gorria) sustatzen duena.

“Erakunde publikoen eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko lankidetza ezin bestekoa iruditzen zitzaigun lehen, eta areago muturreko egoeretan. Zoritxarrez, azken asteotan, berriz egiaztatu dugu hori. Gure herritarrek errealitatearekin duten konpromisoa eta hurbiltasuna ezin bestekoak dira gizarte-kohesioari eusteko”, nabarmendu du Urkulluk. “Gurutze Gorria Euskadiko profesionalek eta milaka boluntariok osatzen dute, eta une berezietan, adibidez, Gerra Zibilean, Euskadi hobeagoaren alde lan egin zuten, eta egiten dute, eta zinez eskertzen diegu horregatik”.

Alde horretatik, lehendakariak gogora ekarri du Alfredo Espinosa Eusko Jaurlaritzako lehen Osasuneko sailburuak sinatu zuela Euskadiko Gurutze Gorria sortzeko agindua 1936ko azaroaren 19an: “erakunde humanitarioa, ongile eta soziala, Herrialde honetako Jaurlaritzaren babespean eratua”.

Bestalde, Artolazabal sailburuak nabarmen duenez, “orain inoiz baino naturalagoa izaten ari da komunikazioa eta lankidetza Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Sektore Sozialarekin”;  izan ere “gizarte-inklusioa uko egin ezin zaion helburua da gure Herrialdearentzat, kohesioa duen gizartea guztion ondasuna baita”.

Euskadiko Gurutze Gorriko arduradunek egun hauetan egiten ari diren ekintza guztiak erakutsi dizkiote lehendakariari, tartean dela etxeetara janaria banatzea.

Iruzkin bat
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-04-15

    Estudiar si existe más relación entre la contaminación y la carga mental deriva en afecciones respiratorias y digestivas así como otros trastornos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Allende, Euskadiko Gurutze Gorriako koordinatzailea, Xabier Manzano, Gurutze Gorriako idazkaria eta Jesus Cantero, Arabako Gurutze Gorriako presidentea