Berriak Osasuna
qrcode

COVID-19ko positibo berrien portzentajea % 13ra jaitsi da Euskadin, 249 kasurekin

2020-04-15

Koronabirusa dutela konfirmatutako 11.475 lagun daude, 902 hildako eta 5.428 osatuta edo alta emanda

 

Azken orduetan, konfirmatutako beste 249 positibo izan dira. Ondorioz, guztira 11.475 lagun kutsatu dira Euskadin. 1.276 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Atzo, 134 pertsonari eman zitzaien alta.

 

Lurraldeka:

ARABAN, 3.075 kutsatu daude, eta horietatik 207 ospitalean daude.

BIZKAIAN, 6.239 lagun kutsatu dira, eta horietatik 790 ospitalean daude.

GIPUZKOAN, positiboak 2.161 dira, eta horietatik 279 ospitalean daude.

 

Apirilaren 15eko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

20

207

274

3.075

BIZKAIA

154

790

467

6.239

GIPUZKOA

75

279

161

2.161

EAE GUZTIRA

249

1.276

902

11.475

 

Atzo 43 hildako gehiago izan ziren Euskadin. Hortaz, 902 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, kasu berrien kopurua murriztu egin da, eta positiboen ehunekoak ere behera egin du, orain arteko txikiena izateraino: atzo egindako 1.849 proben % 13. Hain zuzen, orain arte proba gehien egin diren eguna da atzokoa.

Positiboen ratio baxu horrekin batera, ospitaleratzeen beheranzko joerari eutsi zaio. Atzo, 57 pertsona gutxiago ospitaleratu zituzten solairuan, eta 8 pertsona gutxiago ZIUn. Horrela, ospitaleen egonkortasun-egoera finkatu da.

 

Azkenik, dagoeneko 5.428 dira Euskadin sendatutako edo ospitaleko alta jasotako pertsonak.

Gaur egindako agerraldian, Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak berretsi egin du, Osasuneko sailburu Nekane Murgak atzo zabaldutako mezuaren ildotik, beharrezkoa dela geure burua babesteko beharrezko neurri guztiak hartzea, aurretik ibilitakoan atzera egin gabe.

 

Informazio gehiago datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/14_abril_Boletin.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 15a

2 iruzkin
  • Argazkia ALFA
    2020-04-15

    Buenas tardes

    estoy siguiendo los datos desde el 18 de marzo, por barios y ayer y hoy en el bario de alza-roteta se a incrementado mucho, cuando asta entonces el incremento era mas bajo.

    puede ser devido a que se esta haciendo un testeo de dicho bario, o hay un problema de que el confinamiento en el no es bueno?

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2020-04-15

    Comentario de Twitter:
    🔵 COVID-19ko positibo berrien portzentajea % 13ra jaitsi da Euskadin, 249 kasurekin ➡︎ https://t.co/CA51IJ7hWH https://t.co/UBbjyTVHLO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)