Berriak Lehendakaritza

Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako 112.500 euroko laguntza onartu da (Gobernu Bilera 2020-04-14)

2020-04-14

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 112.500 euro bideratuko ditu Memoria Historikoa berreskuratzeko proiektuak finantzatzeko. Laguntza horien deialdia GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren ebazpenean jaso da, gaur, Gobernu Kontseiluaren oniritzia izan duena.

Laguntza honen bitartez, Gerra Zibilaren biktima guztiak eta bere ondoren iritsi zen erregimen diktatorialaren errepresio politiko, sozial eta kulturalari aurre egin zieten pertsonak eta euren familiak betirako ohoratu eta gogoratu nahi dira.

Memoria historikoaren arloan, 1936tik 1977ra Euskal Autonomia Erkidegoan demokraziaren eta askatasunaren alde borroka zabaltzeko, ikertzeko eta berreskuratzeko, aurten, memoria historikoaren inguruan diharduten elkarteek eta fundazioek burutuko dituzten proiektuak diruz lagunduko dira.

Zehazki, honako jarduketa hauek sustatzeko bideratuko da laguntza:

a) Gerra zibilaren eta diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin, eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin loturiko gertaerak eta prozesuak berritzera bideraturiko ikerketak egitea.

b) Errepresioarekin, erresistentziarekin eta gizarte demokratikoa eraikitzearekin zerikusia duten pertsonak eta gertakizunak oroitzeko edo omentzeko jarduerak.

c) Elkarteak antolatutako hedapen-jarduerak: jardunaldiak, mintegiak, aldi baterako erakusketak eta liburuxkak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko