Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Euskotrenek autobus garraio berezia eskaintzen du Osakidetzako langileentzat

2020-04-14
  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak neurri hori adostu dute, garraio publikorako aukerarik ez duten osasun profesionalak lantokietara eramateko
  • Autobus garraio bereziak Debagoienako zentroetara eta Usansoloko ospitalera hurbilduko ditu osasun langileak

Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko akordioan oinarrituta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskotreni, bere eskumeneko sozietate publikoari, agindu dio garraio berezi hori egiteko, osasun-langileak Debagoieneko eta Galdakaoko bere lantokietara eramateko.

Neurri horrek sektoreko profesional ugarik lantokira joateko zituen garraio-beharrei erantzuten die. Zehazki, garraio publikorik ez duten langileak dira, edo 30 minututik gorako lineen arteko elkar-aldaketa egin behar dutenak, etxera itzultzeko zerbitzurik ez dutenak edo joan-etorrien denbora luzatzen zaienak, tarteko geralekuen kopurua dela eta.

Kontuan hartuta pertsona horiek egiten ari diren ahalegina, lanaldi gogor eta luzeetan, osasun-alarmaren salbuespenezko egoeran, beren etxeetatik lantokietarako joan-etorriak erraztu behar zaizkie. Euskotrenek behar adina langile eta ibilgailu ditu une honetan horretarako, eta, beraz, lan horretan laguntzea onartu du.

Atzotik, apirilak 13tik, martxan da Usansoloko Ospitalearen eta Derioko Seminario hotelaren arteko eguneroko garraioa, osasun langileentzat egokitu diren hotel ostatuetako batetik, hain zuzen.

  • Derioko Seminarioa – Usansolo ospitalea (Galdakao)

Atzo estreinatutako zerbitzuak hotelean ostatu hartu zuten hogei pertsona inguru lekualdatzeko asmoa du, baina Osakidetzak izan ditzakeen behar berriak asetzeko lankidetza hori zabaltzeko konpromisoa dago. Gaurtik, Debagoieneko zentroetara garraiatzeari ekingo diote; lau ibilbide desberdin egingo direlarik:

  • Gasteiz - Arrasateko Ospitalea - Oñatiko O.Z - Bergarako O.Z
  • Donostia – Zarautz – Arroa - Arrasateko Ospitalea
  • Bilbo – Durango – Elorrio - Arrasateko Ospitalea
  • Eibar – Soraluze – Bergara - Arrasateko Ospitalea

Oraingoz, apirilaren 30era arte eskainiko da osasun-langileen garraio hori.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @martitze
    2020-04-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚌 @euskotren'ek autobus garraio berezia eskaintzen du @osakidetzaEJGV'ko langileentzat ➡︎ https://t.co/HdqPvkzIaa https://t.co/

  • Argazkia SN Robot
    @DeliDlia
    2020-04-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚌 @Euskotrenejgv ofrece transporte especial de autobús para personal de Osakidetza ➡︎ https://t.co/JM3os3TsTD https://t.co/7eWi

  • Argazkia SN Robot
    @UnaiYellow46
    2020-04-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚌 @Euskotrenejgv ofrece transporte especial de autobús para personal de Osakidetza ➡︎ https://t.co/JM3os3TsTD https://t.co/7eWi

  • Argazkia SN Robot
    @onintzegerra
    2020-04-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚌 @euskotren'ek autobus garraio berezia eskaintzen du @osakidetzaEJGV'ko langileentzat ➡︎ https://t.co/HdqPvkzIaa https://t.co/

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)