Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko babes zibileko boluntarioek milioi erdi inguru maskarilla higieniko banatuko dituzte bihartik aurrera garraio publiko kolektiboaren gune nagusietan

2020.eko apirilak 13
  • Lurralde bakoitzeko biztanleriaren eta aurreikusitako bidaiari-kopuruaren arabera banatuko dituzte

Funtsezkoa ez den lan-jarduerari berriz ekingo zaion honetan, Segurtasun Sailak, Euskadiko babes zibileko boluntarioen bidez, 495.000 maskarilla higieniko banatuko dizkie bihar, asteartea, eta etzi, asteazkena, Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publiko kolektiboaren gune nagusietan, euren lantokietara itzuliko diren pertsona guztiei.

Osasun Ministerioak emandako maskarilla horiek lurralde bakoitzeko biztanleriaren eta aurreikusitako bidaiari-kopuruaren arabera banatuko dituzte. Horrela, babes zibileko boluntarioek 258.000 maskarilla banatuko dituzte Bizkaian, 162.000 Gipuzkoan eta 74.000 Araban.

Araba

Gasteizen Gurutze Gorria arduratuko da autobus-geltokietan, autobus-geralekuetan (Tuvisa, Arababus), Euskotrenen tranbia-geralekuetan eta ADIFen geltokian maskarillak banatzeaz.

Bestalde, babes zibileko tokian tokiko elkarteek banatuko dituzte maskarillak Renferen Amurrioko eta Laudioko geltokietan, eta Gatzaga Buradon eta Gaubea herrietan.

Gipuzkoa eta Bizkaia

Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, maskarillak banatzeaz DYA eta tokian tokiko babes zibileko elkarteak arduratuko dira, eta, besteak beste, honako instalazio hauetan banatzea aurreikusten da: Bilboko eta Donostiako autobus-geltokietan, Bilboko Metroaren (L1-L2) eta Euskotrenen (L3, sare nagusia eta Topoa) geltokietan, bai eta autobus-operadoreen geralekuetan (Dbus, Bilbobus, Lurraldebus eta Bizkaibus) eta hiru lurralde historikoetako Renfe-Aldiriko geltokietan ere.

Gogoratu behar da maskarillak erabiltzea ez dela derrigorrezkoa, eta osasun-gomendio nagusia dela distantzia soziala mantentzea eta eskuak sarri garbitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda (Jefe de la Ertzaintza)