Eu

EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida

2020.eko apirilak 12

EAEko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gidaren xedea da langileen osasuna bermatzea da eta lantegiak berriro zabaltzeko prozesuetan laguntzeko helburua du, sor daitezkeen desadostasunak azkar konpontzeko OSALANen, Lan Agintaritzaren eta Laneko Ikuskatzailetzaren zerbitzuak eskura dituztela gogoratuz.

Gida honen koordinazio operatiboa Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak bere gain hartzen du, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 8. artikuluaren bidez emandako eskuduntzen arabera. Izan ere, berari dagokio lan-harremanen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan gizarte-eragileek lortutako akordioak sutatzea eta babestea.

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek CONFEBASKi eta Euskadin ordezkaritza nagusia duten erakunde sindikalei (ELA, LAB, CCOO eta UGT) eskerrak eman dizkie Euskadiko lantokietan jarduera modu seguruan abiarazteko helburua duen Gida osatzeko egin dituzten ekarpenengatik. “Prestatu dugun Gidaren bidez —azpimarratu du San Josek— gure lantokietan lanera itzultzea, Covid-19tik babesteko langileen osasunerako berme guztiekin egitea bilatzen da”.

Gida honen koordinazio operatiboa gauzatzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak, funtzionalki, OSALANen —abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 1. artikuluaren arabera laneko arriskuen prebentzioaren arloan politikak kudeatzeaz arduratzen den erakunde gisa— eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren —enpresetan laneko arriskuen prebentzioa betearazteko dituen eskuduntzengatik— laguntza izango du, beste agintaritza batzuen —osasun-agintaritzak, adibidez— eskuduntzen kalterik gabe.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 13

    Poner una persona responsable interrumpa la actividad de modo temporal cuando detecte que no se cumplen las medidas preventivas, interrupción hasta restablecimiento de medidas preventivas, no justificar falta de prevención cuando haya temeridad parando cuando sea necesario hasta restablecimiento medidas preventivas y poniendo sanciones en caso de temeridad intencionalidad de no protegerse con algún fin aunque se supone nadie vaya a buscar su mala suerte a no ser que falte información necesaria se haga de manera inconsciente se trata de evitar. Evitar igualmente un cubrebocas y cubrenariz no se enganche en máquinas causando accidente, prever medidas preventivas.

Ekitaldiko kargudunak