Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: "Normaltasun berrirako trantsizio Plana modu partekatuan eraiki behar da"

2020-04-19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko ekoizpen-jarduerara itzultzearen balorazio positiboa azpimarratu du
  • "Normaltasun berrira igarotzeko prozesuan" subsidiariotasun-printzipioa aplikatzea eskatu du

Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezek deitutako Presidente autonomikoen seigarren bileran parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko.

Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du "prebentzioaren eta auto-babesaren kultura zibikoa" finkatu dela euskal gizartean. Hori horrela, positibotzat jo du Euskadin ekoizpen-jarduerara itzuli izana, "aste hauetan normaltasunez eta ia gorabeherarik gabe jardun izan delako enpresa bakoitzaren akordio eta lankidetza ereduari esker".

Lehendakariak bileran partekatu ditu Eusko Jaurlaritzak apirilaren 27tik aurrera adingabeak kalera ateratzeko, saltokiak eta negozio txikiak modu mugatu eta arautuan irekitzeko eta banakako jarduera fisikoa baimentzeko proposatutako lehen neurriak. Hala, "UNICEF eta Save the Children erakundeen gomendioak kontuan hartzea" garrantzitsua dela adierazi du, "adingabeak kalera irten ahal izateko, denbora-baldintza mugatuetan, urrunduta eta taldekatzerik gabe”.

Bestalde, Lehendakariak koordinazioa eta erantzunkidetasuna azpimarratu ditu, Autonomia Erkidego bakoitzaren eskumen-esparruak eta errealitate sozioekonomikoak errespetatuko dituen normaltasun berrirako trantsizio-prozesua egiteko giltzarri gisa. Ildo horretan, Alemaniako eredua erabili du jarraitu beharreko adibide gisa, eta subsidiariotasun-printzipioa aplikatzea eskatu du.

2 iruzkin
  • 2020-04-19

    Facilitar la actividad asistencial a ser posible a distancia para evitar riesgos de exposición, incluido consultas médicas virtuales si fuera posible.

  • @AlmudenaOtaola
    2020-04-19

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria: "Normaltasun berrirako trantsizio Plana modu partekatuan eraiki behar da" https://t.co/oxrraDfSfu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)