Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko apirilak 10

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/04/10ean

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak asteartean iragarri zuenez, aditu-txosten bat eskatu dio gaian adituak diren talde bati, otsailaren 6an Zaldibarren Verter Recycling SA enpresaren jabetzakoa den hondakin ez-arriskutsuen zabortegian izandako lerraduraren kausak zehazteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian eskura daiteke albistea eta Elena Moreno Ingurumen Saileko sailburuordearen adierazpenak:

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/61308-medio-ambiente-encarga-unainvestigacion-pericial-para-aclarar-las-causas-del-deslizamiento-vertedero-zaldibar

Bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Gaur, martxoak 10, ostirala, 08: 30etik 19: 00ak bitarteko lan-plangintza honako hau izan da:

  • 2 eramuan, 1 hondeamakina, lagartoa kargatuz, eta 3 ardatzeko 2 kamioi.
  • B2 eremuan, 2 hondeamakina, horietako bat bilaketaarrasteluduna, eta 3 ardatzeko 4 kamioi.
  • 1 eremuan, 2 hondeamakina, horietako bat bilaketaarrasteludun, gehi lagartoa eta 3 ardatzeko 2 kamioi.

Ezarrita dagoen          bezala,           miaketa-        eta      erauzketa-lan           guztietan, gainbegiraketa lana Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko eta Txakur taldearen Unitateko langileak egiten ari dira, Segurtasun Saileko Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzako teknikariekin koordinatuta.

Egunotako bilaketa-lan espezifikoei honako hauek gehitu behar zaizkie, 08: 30etik 17: 30era bitarteko ordutegian: hondakinen 1. gelaxka egokitzeko lanak, zabortegiaren goiko aldeetako materialak kentzeko eta lekualdatzeko lanak, 1. gelaxkako lixibiatuen kolektoreko egokitze- eta iturgintza-lanak, eta bideak egokitzeko eta mantentzeko, errailak lurrean tinkatzeko eta sarbideak garbitzeko beste lan batzuk.

Bilaketa-lanek eta obra zibilekoek etenik gabe jarraituko dute Aste Santuko eta asteburuko jaiegunetan.

Buletin hau IREKIAn argitaratzearekin batera doan bideoan, lekualdatutako hondakin-masa egonkortzean eta finkatzean lortu diren aurrerapenak ikus daitezke, bai eta bilaketa-eremuetara sartzeko bideen finkatze orokorra eta 1 pilaketa-gelaxkaren erabilera-maila ere, bilaketaoperatiboaren berezko lanak ziurtatuz eta erraztuz.

 

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 10/04/2020

      

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE UZTIA 01/04/2020

 

URAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ZALDIBARKO ZABORTEGIAREN INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

https://cutt.ly/7tHNhYI

EGURALDIAREN PREBISIOA – ONDORENGO EGUNETAKO JOERA  2020/04/09

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko