Berriak Segurtasuna
Eu

OSASUN ALARMARI BURUZKO IRIZPIDEAK. 04 Berrikusketa

2020.eko apirilak 10

Merkataritza-jarduerak edo antzekoak irekitzeari buruz

 

Martxoaren 29ko Errege Lege-Dekretuak bereizten ditu, alde batetik, besteren kontura diharduten langileak; eta bestetik, norberaren kontura diharduten langileak edo autonomoak. Besteren kontura diharduten langileek bere lana egin ahal izango dute, baldin eta ezinbesteko zerbitzu-jarduerak edo ezinbesteko jarduerari eusteko behar-beharrezkoak diren jarduerak burutzeko bada, bestela ez. Norberaren kontura diharduten langileen kasuan, ordea, aurretik ezarritako baldintzei eusten zaie, ez dago aldaketarik.

 

 Ezin dira jendearentzat ireki txikizkako lokal eta establezimenduak, 1. puntuan jasotakoak izan ezik.

  1. Zer merkataritza-lokal egon daitezke irekita?

Hauek bakarrik: janari dendak, gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak, osasun-zentroak, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak, abokatu-bulegoak, gestoriak eta finken administrazioko bulegoak.

 

  1. Jatetxeek eta janari prestatua saltzen duten establezimenduek lan egin dezakete?

Jatetxeek bakarrik daukate baimena janaria etxeetara eramateko, baina bezeroak ezin dira jatetxera joan janaria jasotzera.

Janari prestatua saltzen duten establezimenduek janaria etxeetara eraman ahal dute eta bezeroak establezimendura joan daitezke janaria jasotzera, baina ezin dute janaria establezimenduen barruan kontsumitu.

 

  1. Okindegiek saldu al dezakete edaririk, kafea barne dela?

Eramateko bakarrik sal ditzakete produktuak, inola ere ez establezimenduan kontsumitzeko.

 

  1. Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?

Ez, baina dendan jakiak sal daitezke.

 

  1. Ile-apaindegiak?

Lokala ezin da ireki. Etxez etxeko zerbitzu profesionala onartuta dago.

 

  1. Lokutorioak?

 

Transakzio ekonomikoak egiteko bakarrik egongo dira zabalik.

 

  1. Nekazaritza- azokak eta -merkatuak?

Aldi baterako etenda geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egin ohi diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak.

 

  1. Denda-ibilgailuen bidez kalez kale saltzen ibiltzea.

Premia-premiazko produktuak kalez kale saldu ahal dira, baldin eta Udalak emandako gaikuntza-ziurtagiria baldin badaukate. Osasun Agintaritzak ezarritako higiene- eta osasun-neurriak errespetatu beharko dira. Ordutegia mugatuta egongo da: 8:00etatik 15:00ak arte.

 

  1. Automozioko tailer mekanikoak?

Bai, baina premiazko konponketak egiteko bakarrik.

 

  1. Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez daukaten establezimenduek barruan mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete?

Bai.

 

  1. Nutrizio-produktuak saltzen dituen denda bat egon daiteke jendearentzat irekita?

Bai, baina premia-premiazko produktuen salmentarako bakarrik. Adibidez, zeliakoentzako janariak.

 

  1. Beilak, kultu-tokiak, eta hileta-zeremonia zibil eta erlijiosoak.

Beilak debekatuta daude instalazio guztietan, publiko zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere.

Ezin da hileta-erlijio kulturik egin, ezta hileta-zeremonia zibilik ere. Baimenduta dago hildakoa lurperatzea edo errausteko agurra egitea, baina gehienez ere hiru senide edo hurbileko pertsona egon ahal izango dira, eta, hala badagokio, hildakoak agurtzeko hileta-errituez arduratzen den kasuan-kasuko kultu-zerbitzaria edo horren antzekoa ere. Edonola ere, bertaratutakoek beren artean beti metro bateko edo bi metroko distantzia gorde beharko dute.

 

  1. Baratzetako edota negutegietako lanak eta haien antzekoak

Baldin eta jarduera profesionala bada, baimenduta daude.

 

  1. Familiako baratzetan lan egin ahal da?

Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira, baita betekizun hauek ere:

Helburua izatea elikagaiak jasotzea edo baratzeko oinarrizko mantentze-lanak egitea.

Baratzean produktu gehiago landatzeko prestatze-lanak ezin dira egin.

Joan-etorria justifikatzeko baratzearen titulartasun-dokumentua erakutsi ahal da.

 

  1. Establezimendu batean sartzean, zer neurri mota hartu behar dira?

Establezimenduaren barruan ahalik eta gutxien egon behar da, egin beharreko erosketak egiteko ezinbestekoa den denbora baino ez. Pertsonen artean, gutxienez, metro eta erdiko distantzia gordetzea gomendatzen da.

 

  1. Hotelak, apartahotelak, landa-etxeak, turismo-ostatuak eta kanpinak irekitzea.

Ezin direla ireki ezarri da. Salbuespen gisa, turismo-ostatuak, ezinbesteko zerbitzu deklaratutakoak, zenbait kasutan irekitzea baimentzen da.

JOAN-ETORRIEI BURUZ

  1. Langileek ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al dute beren lanera oinez edo autoz joatean?

Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.

Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere beste bat argitaratu da. Horien antzeko beste batzuk ere baliozkotzat jotzen dira.

Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko konprobazioak egingo dira.

 

  1. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?

Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:

  1. a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko.
  2. b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
  3. c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.
  4. d) Ohiko bizilekura itzultzeko.
  5. e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko..
  6. f) Finantza-entitateetara, aseguru-entitateetara, notaritzetara, abokatuengana, gestorietara edo finken administrazioko bulegoetara joateko.
  7. g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
  8. h) Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.

 

Joan-etorri horiek, oinez egiten direnean, banaka egin beharko dira, salbu eta desgaitasuna duten eta, horren ondorioz, portaera aldaketak izaten dituzten pertsonei (esaterako, autismoarekin edo jokabide disruptiboekin lotutako gaixotasunak), adingabeei edo adinekoei laguntzeko bada, edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik bada

Hala ere, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko eskatzen da.

 

  1. Osasun-arazoak dituzten pertsonak atera ahal dira etxetik?

Bai, baldin eta jarduera zehatz bat egin beharra ezartzen duen mediku-ziurtagiria edo -justifikantea baldin badaukate erakusteko.

 

  1. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara erosketak egitera joatea baimenduta dago?

Ahalik eta joan-etorri gutxien egin behar dira elikagaiak eta baimendutako produktuak erostera joateko, eta hurbileneko tokietara joan behar da. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, bakoitza bizi den udalerritik hurbil dagoenera.

 

  1. Mendekotasuna duten familiartekoak bisitatu al daitezke?

Bai, zaintza eta laguntza emateko.

 

  1. Mendekotasuna daukan pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?

Bai, baimendutako ezinbesteko zerbitzuetako bat da.

 

  1. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?

Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.

 

  1. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?

Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.

 

  1. Haurrak parkera eraman ditzaket?

Ez.

 

  1. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?

Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.

 

  1. Bizi garen eraikineko eremu komunetan (patioan, lorategian, eskaileretan…) egon al naiteke?

Ez, erabilera komunitarioko eremu pribatuak baitira.

 

  1. Maskota kalera atera dezaket?

Bai, banaka, ezinbestekoa den denboran eta etxebizitzatik hurbil.

 

  1. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?

Ez, ez daude jasota eremu publikoan baimenduta dauden mugimenduetan.

 

  1. Zer muga dago ibilgailu partikularretan ibil daitekeen pertsona-kopuruari dagokionez?

Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago ibili ahal izango dira euren artean ahalik eta distantzia handiena mantentzen bada. Esate baterako, auto batean gehienez bi pertsona joango dira, gidaria eta bidaiari bat, eta bidaiaria atzeko eserlekuan, gidariarekiko diagonalean, eseriko da.

 

  1. Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan joatea.

«Bederatzi plazara arteko ibilgailuetan, gidaria barne, pertsona batek baino gehiagok bidaiatu behar badu, garraio publiko, pribatu osagarri eta partikularrak errespetatu egingo du eserleku-lerro bakoitzeko pertsona bat gehienez joatea, eta ahalik eta distantzia handiena izango da bidaiarien artean.»

 

  1. Mugatuta al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresako ibilgailuetan ibil daitekeen pertsona-kopurua ere?

Lanerako erabiltzen ari diren ibilgailu profesionalen edo enpresako ibilgailuen (furgonetak, kamioiak) kasuan, gidaria eta kopilotua ibili ahal izango dira, baldin eta euren artean ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.

 

  1. Zirkulatu al daiteke motozikletan edo bizikletan?

Bai, aurreikusitako mugitzeko arrazoiengatik bakarrik eta banaka.

 

  1. Eta taxietan?

Banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.

 

  1. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira...?

Ez. Baina bai aurreikusita dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.

 

  1. Irten al daiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?

Arrazoi justifikatu batengatik bada bakarrik, eta atzeraezina bada.

 

  1. Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete euren lana egiteko?

Bai, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen murriztapenen arabera.

 

  1. Joan al daiteke odola ematera?

Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.

 

  1. Joan al daiteke bigarren bizilekura?

Ez.

 

  1. Bidaiarien garraio publikoa.

Horrelako garraioetan, Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro bateko distantzia gordeko da derrigorrean.

 

  1. Etxe-aldaketako garraioak.

Bai, baldin eta langile profesionalek egiten badituzte.

 

  1. IAT iraungita daukan ibilgailu batekin zirkulatu ahal da?

Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria kontuan hartuta, Sektore Publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratu dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia amaitzen denean. Egoera horietan zirkulatu daiteke.

Hala ere, ez da inola ere onartuko gauden urtea baino lehenagoko muga-eguna badu.

 

  1. Baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin daitezke?

Bai.

 

  1. Ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonek zirkulatu dezakete eta joan-etorriak egin?

Bai, baldin eta joan-etorri horien helburua langileei eta enplegatzaileei asistentzia bermatzea bada.

 

 

Jarrai gaitzazun Twitter-ren bidez

@ertzaintzaEJGV

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 05

    Buenas tardes
    Este jueves 7 han citado a mi padre de 76 años a una revisión preoperatorio en el hospital del tórax de donosti
    Puedo llevarle en coche y acompañarle a la cita ?
    Gracias

  • 2020.eko apirilak 11

    Buenas tardes. Soy propietario de una agencia inmobiliaria.
    ¿Puedo abrir el martes dia 14 de abril?
    Muchas gracias.
    Saludos

  • 2020.eko apirilak 11

    Comentais esto en el primer punto y no es correco. "Sólo los de alimentación, incluidas las tiendas de golosinas y confiterías,".
    Tiendas de golosinas? SOLO COMERCIOS DE ALIMENTACION DE PRIMERA NECESIDAD. INDUCE A ERROR, EQUIVOCO Y CONFUNDIS A LA GENTE. No ha habido modificación por parte del Gobierno.
    A partir del martes, lo único que se modifica es que se da por finalizado el periodo del PERMISO RETRIBUIDO.

  • 2020.eko apirilak 11

    El real decreto permite trabajar en huertas no profesionales. Explicitamente permite "adquirir alimentos" y adquirir significa también "Conseguir con tu propio trabajo" así que el decreto permite trabajar la tierra y plantar para conseguir alimento con tu propio trabajo.

    Si esta interpretacion no fuera la correcta el gobierno hubiera parado los pies a cataluña y navarra por ejemplo que sí lo permiten en "su interpretación".

    Ya habeis corregido vuestra mala interpretacion cuando prohibíais recoger alimentos, ¿Cuantas semanas mas vamos necesitais para entender algo tan simple y volver a corregir vuestro error?

  • Jos
    2020.eko apirilak 10

    Hola tengo un huerto familiar en una casa cerrada no soy propietario, pero lo plantado es mío necesitaría una autorización del dueño del terreno para recolectar la cosecha?

  • 2020.eko apirilak 10

    Buenas tardes . Cuando entran en vigor estás novedades. Me refiero al punto 1. Cuando podría abrir una tienda con golosinas ?? Salud y gracias

  • @112_SOSDeiak
    2020.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    Osasun alarmari buruzko irizpideak @ertzaintzaEJGV
    eta @udaltzaingoak.

    04 berrikusketa (2020/04/10)

    #COVID19

    https://t.co/iBvl0rSEKj

Komunikabideek behera kargatzeko