Eu

Sonia Pérez Ezquerra sailburuari elkarrizketa Radio Euskadin

2020.eko apirilak 10

Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak elkarrizketa bat eskaini dio Radio Euskadi irrati publikoari. Bertan ziurtatu du merkataritzan, ostalaritzan eta turismoan bonuak sustatuko dituela kontsumoa sustatzeko.

Sailburuak uste du datorren udan komenigarria izango dela oporrak ingurune hurbilagoetan planteatzea. Ostalaritza eta merkataritza, alarma-egoeraren dekretua altxatu eta
itxitura ondoko fase bat igaro ahala, jarduera berreskuratzen joango dira, baina "baldintzatuta, osasun-eskakizun garrantzitsuak egongo direlako, baina turismoak ez du berdin jokatuko, eta, turismoaren barruan, irteteko abiadurak ere ez dira berberak izango". Barne-turismoaren sustapena bultzatuko dugu, hurbileko autonomia-erkidegoetatik etor daitezen. "Gu izango gara gure lurreko enbaxadore onenak"

Eusko Jaurlaritza laguntza eta informazioa ematen ari zaio sektoreari, eta hainbat neurri ekonomikotan ari da lanean. Ildo horretan, gogorarazi du Jaurlaritzak abalen lerro bat jarri duela martxan, eta, sail horretatik, "Inpaktu ekonomikoaren lehen fasean osatzeko lerro zuzenagoetan" ari direla lanean, eta, aldi berean, pizgarri-neurriak ezarriko dituztela, kanpaina instituzionaletan oinarrituta, kontsumoa sustatzen duten bonuetan oinarrituta, eta prestakuntza- eta digitalizazio-programak indartuko dituztela. Pérez Ezquerra sailburuak berretsi du kanpaina instituzional oso indartsuak egingo direla, jarduera berreskuratzen hasi bezain laster, daukan balioa emateko eta merkataritzak betetzen duen eginkizuna balioesteko, hori ez baita jarduera ekonomikoa bakarrik, baita funtsezko gizarte-lana ere.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 10

    Revisar producción patógenos artificiales puedan ser utilizados industrialmente no vayan a combinarse con naturales nos lleguen rebrotes peores a mal tiempo y/o contaminación. Normalmente lo artificial no suele adaptarse a no ser que pueda encontrar cobijo.

  • 2020.eko apirilak 10

    identificar de algún modo la entrega se EPIs no se produzca especulación reventa psicosis colectiva sin llegarse a usar siquiera. Por ejemplo un checking con el móvil queda registrado por persona usuaria en colaboración compañías tecnológicas.

  • 2020.eko apirilak 10

    Prepararse para una posible crisis financiera futura de haber seguido en el error de vender activos inmobiliarios y alquiler con posibles precios inflados no se ajustan a valor razonable.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak